Ondarroako Luterl taldeko komikigile eta komiki zaleak Getxon urtero egiten den komiki azokan egongo dira. Hain zuzen ere, bihar [azaroak 18] hasi eta domekara [azaroak 20] bitartean egingo den
Getxoko XV. Komiki azokan erakusmahai propioa izango dute ondarrutarrek.
Luterl-ekoek nabarmendu dutenez, euren moduko talde txiki batentzako beste urte batez Getxon
presentzia edukitzea garrantzitsua da. “Gure finantzatzearen zati handi bat komikiak saltzetik datorrenetik, Getxoko komiki azoka moduko azoka batean leku propioa izatea garrantzitsua da guretzat. Oso ondo hartzen gaituzte, eta gustura joaten gara”, azaldu du Ion IƱaki Artetxe taldeko kideak.
Luterl taldearen erakusmahaia, Getxoko azokan. Argazkia: Luterl
Erakusmahaiari dagokionez, aurten gauza berririk egongo ez baldin bada ere, bertan Luterl-en askotariko
material propioa egongo da ikusgai. Komikizaleek, hain zuzen ere, taldeak egiten duena hurre-hurretik ezagutzeko aukera izango du;
Itsasoko deabruak,
Euskoman,
Azken mohikanoak, eta garai bateko fanzineak ere bertan izango dituzte ikusgai. Ondarroako komiki jardunaldietara begira kaleratu duten azken
Globhito-ren zenbait ale ere bertan jasoteko aukera egongo da, beste hainbat
Globhito zaharrekin batera.
Argitalpen propioez gain, beste hainbat argitalpen ere bertan lortzeko aukera ekarriko dute. Tartean, TMEO-ren atzeratutako zenbakiak, Galiziako komikiak (Demo argitaletxekoak)… egongo dira. Era berean, Arantza Ibarra eta Kaiet Bengoetxea ondarrutarrek Beta argitaletxeagaz kaleratutako
Mobilak ere bertan erosteko aukera egongo da.
Are gehiago, Ibarra eta Bengoetxea komikia bertan egongo direla sinatzen aurreratu dute Luter-ekoek. Zehatz esanda, domekan, 19:30etik 20:00etara egongo dira
komikia sinatzen.