Altsasuko auzia salatzeko manifestazioa egingo dute bihar, Gernikan
Altsasuko auzian espetxeratu dituzten zazpi gazteei elkartasuna adierazteko eta Guardia Zibilak alde egin dezan eskatzeko, manifestazioa egingo dute bihar, 18:00etan, Gernika-Lumon.Merkurio iturritik hasita, Lorategieta auzoan dagoen Guardia Zibilaren ...
Merkurio iturritik hasita, Lorategieta auzoan dagoen Guardia Zibilaren kuartelera joango dira.
Sortuk egin du biharko manifestaziorako deialdia, ustez urriaren 15eko goizaldean, Altsasuko taberna batean bi guardia zibilei eta haien bikoteei eraso zieten gazteen espetxeratzea salatzeko.
Terrorismoa egotzita, azaroaren 14an Guardia Zibilak zortzi gazte atxilotu zituen Altsasun. Beste bi bere kabuz aurkeztu ziren Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratzera. Carmen Lamela epaileak «ihes egiteko arriskua» dela eta, zazpi gazte espetxera bidali ditu. Beste biak baldintzapean utzi ditu aske, epaiketaren zain.