Baxurako itsasontziek 350.000 kilo sardina porturatu dituzte Ondarroan
Kopuru handiena atzo goiz partean deskargatu zuten, 200.000 kilo. Tamaina aldetik denetariko sardina aleak egon dira bentan. Sardinaz gain, antxoa ere polito harrapatu dute, 60 tona inguruBaxurako ontziek sardina asko porturatu dute Ondarroan. Kalare D...
Kopuru handiena atzo goiz partean deskargatu zuten, 200.000 kilo. Tamaina aldetik denetariko sardina aleak egon dira bentan. Sardinaz gain, antxoa ere polito harrapatu dute, 60 tona inguru
Baxurako ontziek sardina asko porturatu dute Ondarroan. Kalare Deuna kofradiako arduradunek igorritako datuen arabera, 350 tona inguru saldu dira azken egunotan kofradiako bentan.Atzo, esate baterako, baxurako ontziak goizeko lehen ordutik etengabe porturatu ziren Egidazu kaian. Eta eguerdirako, 20.000 kaxa baino gehiago deskargatu zituzten (ia 200 tona). Laredoko (Kantabria, Espainia) Nuestra madre Juanita ontziko Arrantzaleek nabarmendu dutenez, Frantziako uretan ari dira sardina harrapatzen, Arcachon inguruan, Ondarroatik 6-7 bat ordura.
Egunotan, egia esan, hainbat lekutatik etorritako ontziek bat egin dute portuan. Euskaldunez gain, Kantabriako, Asturiasko eta Galiziako ontzi asko ikusi dira.
Tamaina aldetik denetariko sardina aleak egon ziren atzo goizeko bentan. Parrotxa txikiak ugariak izan ziren, baita sardina hazi-haziak ere. Hori dela eta, prezioak ere nabarmen desberdinak izan ziren. Parrotxa kiloa, esate baterako, 40 zentimoa inguruan saldu zen, eta alerik handienak, ostera, 1,50 euro buetan. Salmentei dagokienez, freskorako gutxi saldu zen, gehiena fabriketarako izan zen eta.
Aurreko egunetan, bestalde, 144 tona sardina saldu dira. Prezio onean saldu da, gainera, arraina; kiloa, bataz beste, 1,38 euroan.
Antxoa ere bai
Sardinaz gain, antxoa ere nahikoa lehorreratu dute egunotan. Atzo, esate baterako, ale bakarrak saldu ziren, 27 kaxa inguru. Atzokoa kopuru aldetik gutxi izan zenez, nahikoa garesti saldu zen arraina. Goizeko bentan 5 euroren bueltan saldu zen kiloa. Hori bai, tamaina aldetik oso arrain gaztea izan zen. Kiloan 70 ale bueltakoa.
Herenegun, 60.000 kilo antxoa saldu ziren. Kiloa, bataz beste, 2,67 euroan saldu zen.