Donostiako topaketan parte hartuko dute Mutriku Errugbi Eskolakoek
Mutrikuko Errugbi Eskolako kideek bihar Donostiako Anoeta zelaian jokatuko diren errugbi topaketetan parte hartuko dute. Eskolako kideek adierazi dutenez, 25 jokalarik parte hartuko dute.Topaketa, hain zuzen ere, 14, 12 eta 10 urtez azpikoek jokatuko d...
Topaketa, hain zuzen ere, 14, 12 eta 10 urtez azpikoek jokatuko dute, eta Gipuzkoako klubetako beste hainbat jokalariren aurka aritzeko aukera izango dute. Oro har, partida motzak jokatuko dituzte. «Gipuzkoakoen aurka ez eze, beste hainbat tokitako jokalarien aurka ere jokatzeko aukera izango dutela uste dugu», azaldu dute Mutrikuko Errugbi Eskolako ordezkariek.
Goizeko partidak jokatu eta gero, Tonga eta Amerikako Estatu Batuetako selekzioek arratsaldean Anoetako zelaian jokatuko duten partida ikustera gonbidatu dituzte. Mundu mailan aritzen diren bi selekzioek, hain zuzen ere, partida historikoa jokatuko dute Donostian.«Goizeko esperientziaren ondoren, maila goreneko jokalarien partida ikusteko aukera izango dute eskolako kideek. Gurasoekin batera joango dira».