Giza Proben Bizkaiko Txapelketa lehiatuko dute Nabarnizen
Giza Proben Bizkaiko Txapelketaren azken jardunaldia jokatuko dute asteburuan, Nabarnizen. Absolutu kategoriako eta promozioko probalariak batuko dira herriko probalekuan, bihar eta etzi. Bi egunetan 18:00etan hasiko dira probak.Bihar udalerriko Kepa Z...
Bihar udalerriko Kepa Zubizarreta eta Bedaronako Julen Iturraspek burutuko dute promozioko dema. Kategoria absolutuan, ostera, Oskar Perez bara- kaldarra eta Gorka de la Concepcion erandioztarra ariko dira nor baino nor gehiago.
Domekan, berriz, kategoria bakoitzean hiru parte hartzaile egongo dira. Asier Alegria bermeotarragaz batera, Arrigorriagako Gotzon Abasolo ea Gorka Madariaga lehiatuko dira promozioan. Absolutua kategorian, Mikel Alzola gernikarraren, Eneko Bilbao kortezubitarraren eta Aitor de la Concepcion erandioztarraren arteko lehia izango da.