Maila goreneko puntistek jokatuko dute 30. Desanexio Txapelketa
Gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailetan banatuta jokatuko da finala, bihar. Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira. Azpimarratu dutenez, ikusgarria izan da txapelketaBerriatuko Zesta Eskolak antolatuta, 30. Desanexio txapelketa-VI. Luis Bilbao Mem...
Gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailetan banatuta jokatuko da finala, bihar. Partida guztiak 30 tantora jokatuko dira. Azpimarratu dutenez, ikusgarria izan da txapelketa
Berriatuko Zesta Eskolak antolatuta, 30. Desanexio txapelketa-VI. Luis Bilbao Memorialaren finalak jokatuko dira bihar, 17:00etatik aurrera, Mendibarren frontoian.Ekitaldia Berriatuko Zesta Eskolako umeen erakustaldiagaz hasiko da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, txikienek kinielak jokatuko dituzte, eta ondoren jokatuko dira finalak. Hain zuzen ere, hiru mailatan banatuta jokatuko dira finalak; gazte, 22 urtez azpiko eta nagusi mailetakoak. Finaleko partida guztiak 30 tantora jokatuko dira.
Kantxara salto egiten lehenengoak gazte mailako bikoteak izango dira. Urkok eta Paulek osatutako bikoteak Unaxen eta Jonen aurka neurtuko dituzte indarrak. 22 urte azpiko mailan, berriz, Gotzon eta Gandiaga txapela irabazten ahaleginduko dira Urrejolaren eta Txominen aurka.
Azkenik, nagusien mailan, Antxon Alberdi eta Jon Arriola Berriatuko eskolako kideek Tamboren eta Maiaren aurka jokatuko dute.
Bi hilabete
Txapelketari dagokionez, irailaren amaieran hasi zen txapelketa, eta bertan, 23 bikotek parte hartu dute bost gazte mailan eta zortzina bikote 22 urtez azpikoetan eta nagusietan.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, txapelketa ikusgarria izan da, eta parte hartu duten puntistek maila oso ona erakutsi dute. «Maila guztietan lehia nahikoa handia izan da». Gaineratu dutenez, txapelketa bera ere oso orekatua izan da. «Partida guztiak oso lehiatuak eta gogorrak izan dira. Irabazleek, egia esan, oso tanto gutxigatik irabazi dute».
Oro har, gazte eta 22 urtez azpiko kategorietan parte hartu duten jokalariak bertoko jokalariak izan dira. Berriatua, Markina-Xemein, Mutriku eta Gernika-Lumoak izan dira gehienak. Nagusi mailan, berriz, Euskal Herri osoko hainbat klubetatik etorritako afizionatu mailako puntista onenak batu dira txapelketan.