Nazioarteko lehen putxera lehiaketa egingo dute Morgan
Izen ematea 09:00etan zabalduko dute, 11:00ak arte. Plater guztiak jendaurrean prestatu beharko dira. Morgako putxerarik onenak ere saria hartuko duPataterrixe Kultur Elkarteak antolatuta, Nazioarteko I. Putxera lehiaketa egingo dute bihar, Morgan. Par...
Izen ematea 09:00etan zabalduko dute, 11:00ak arte. Plater guztiak jendaurrean prestatu beharko dira. Morgako putxerarik onenak ere saria hartuko du
Pataterrixe Kultur Elkarteak antolatuta, Nazioarteko I. Putxera lehiaketa egingo dute bihar, Morgan. Parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute, zapatuan bertan, 09:00etatik 11:00etara bitartean. Lehiakide bakoitzak putxera bakoitzeko fitxa bat bete beharko du. Putxera eta fitxa bakoitzeko 5 euro ordaindu behar direla jakinarazi dute antolatzaileek.Plater guztiak jendaurrean prestatu beharko dituzte parte hartzaileek, antolatzaileek horretarako prestatutako espazio eta denboran. Sua egiteko, gasa, ikatza zein egurra erabili ahal izango dituzte parte hartzaileek.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, epaimahaikoek lapiko tradizionalen alde egingo dute, eta indaba gorria edo pikarta erabiltzea eskatuko da. Osagai klasikoak ere onartuko dituzte; txorizoa, odolosta, urdia, txerrikiak, saiheskia edota behi-hegala, esaterako. Horien artean, txorizoak, odolosteak eta urdaiak derrigorrez egon behar dute lapikoan.
Parte hartzaile denen artean lapikorik gozoenak aukeratuko ditu epaimahaiak, eta sei sari banatuko dituzte guztira. Morgako putxerarik onenak ere saria hartuko du.