Asfalto berria, herritarren eskariz
Mendexako udalak Zelaia auzoko Agarre bidea asfaltatu berri du. Hain zuzen ere, auzotarren aspaldiko eskariari erantzunez berritu du udalak asfaltoa. Errepidea egoera eskasean zegoela-eta kexu ziren auzotarrak; errepidean zulo asko zeuden. Konponketa e...

Mendexako udalak Zelaia auzoko Agarre bidea asfaltatu berri du. Hain zuzen ere, auzotarren aspaldiko eskariari erantzunez berritu du udalak asfaltoa. Errepidea egoera eskasean zegoela-eta kexu ziren auzotarrak; errepidean zulo asko zeuden. Konponketa eginda, orain ibilgailuak arazorik barik pasatu daitezke. Agarre bidea asfaltatzeko proiektu hau Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako sailak diruz lagundu du; udalak 30.000 euro jaso ditu aldunditik.