Gaur egun zaborrak birziklatzeko dauden aukerei beste bat gehitu nahi diote Lea-Artibai eskualdean:
organiko osoaren bilketa. Lea-Artibai Amankomunazgoan dauden
udalerri gehienak organiko osoaren
aldeko apustua egiten dute, eta urrats garrantzitsuak ematen hasi dira bide horretan.
Aurreko agintaldian, Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen duten udalerri bakoitzak zabor bilketa egiteko nahi zuen sistema aukeratu zuen. Horrela, auzo eta auto konpostagaz hasi ziren herri batzuetan, eta Ondarroan, atez ateko bilketa organikoa egitea ere aukeran jarri zuten. Agintaldi berrian, baina,
kudeaketa bateratzea komeni zaiela ikusi dute, Bizkaiko Foru Aldundiari proposamen bat eramateko asmoz.
Bide horretan, herritarrekin orain arteko sistemak berrikusi, eta beste herri batzuetan
ondo funtzionatzen dabiltzan sistemak aztertzen hasi dira. Ondarroan, esate baterako, herritar guztiei deia luzatu, eta Arrasateko kasua ezagutzera eman zieten, eredu aukera modura.
Organiko osoa birziklatzeko sistemaren aurkepena, Ondarroan
Arrasaten,
txipa duten 5. edukiontzi organiko marroiagaz
%80 jasotzera ailegatu direla ikusi dute. Horrela, Ondarroan aurretik atez ateko sistema aurreikusten bazuten ere, Arrasateko adibidea ikusita, txipa duen 5. edukiontzia bideragarritzat jo dute. Beraz, herritarrek aukera hori ontzat eman dezaketela nabaritu du udalak.
Hala ere, Ondarroan eta beste herrietan ere,
hausnarketak egiten jarraituko dutela azaldu du Rakel Elu Lea-Artibai Amankomunazgoaren lehendakariak.
Markina-Xemeinen, Ondarroan, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren, auzo eta auto konpostagaz jarraitu eta 5. edukiontzia ontzat hartzen dute udalek
Bestalde, amankomunazgoak
zabor bilketa egiteko hartuta duen enpresagaz daukan
kontratua maiatzean amaituko dela eta kontratu berria prestatzen ari direla jakitera eman du Eluk. «Baldintza tekniko eta administratiboak lantzen gabiltza, enpresa horregaz edo beste bategaz kontratua sinatzeko».
Irtenbidea. Momentu honetan, 1.300 bat familia ari dira auzo, auto edo atez ateko ereduagaz materia organikoa birziklatzen, baina sartzekozain daudenak asko dira, eta horiei guztiei zein herritar guztiei erantzun bat eman behar dietela adierazi du Eluk.
Ispasterren eta Etxebarrian, berriz, momentuz, auzo eta auto konpostagaz jarraituko dute
Markina-Xemeinen, Ondarroan, Berriatuan eta Ziortza-Bolibarren, auzo eta auto konpostagaz jarraitu eta 5. edukiontzia ontzat hartzen dute udalek. «Etxe bakoitzak bere ontzia, plastiko organikoak eta txipa edukiko lituzke», azaldu du Eluk. Eta, atari bakoitzak bere edukiontzia izendatuta edukiko luke.
Ispasterren eta Etxebarrian, berriz, momentuz, auzo eta auto konpostagaz jarraituko dutela azaldu du Eluk, «herri horiek dituzten ezaugarriengatik organiko osoa jaso dezaketela uste dutelako». Lekeitiok ere, momentuz, auzo konpostagaz jarraitzea erabaki du. «5. edukiontzirik ez du jarriko Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia jakin arte».
Organikoa birziklatzeko txipagaz funtzionatzen duen edukiontzia
Izan ere,
organiko osoa birziklatzeko apustu sendoa egin nahi dute Lea-Artibaiko udalerriek, eta edukiontzi horretan jasotakoa nora bideratu dezaketen aurreikusten hasi dira aldundiagaz. Lea Ibarrako Mankomunazgoa ere bidelagun dute aldundiari egindako eskari horretan. Lea Ibarran ere, auzo eta auto konposta daukate martxan, eta 5. edukiontzi marroia jarri nahi dute herri guztietan.
Aldundiaren zain. Apirilaren 14an egin zuen lehen bilera aldundiagaz Lea-Artibai Amankomunazgoak, eta Berriatuko Milloi auzoan dagoen Andonegin konpost planta bat eraikitzea proposatu zieten aukera modura.
Bigarren bilerara, Lea Ibarra, Lea-Artibai eta Durangaldeko mankomunitateak joan ziren batera, eta Alonsotegiko konpost planta egokitzea beste aukera bat izan zitekeela ikusi zuten. Lea-Artibai proiektu pilotu izateko aukera ere proposatu zioten aldundiari.
Aldundiaren erantzunaren zain daude momentu honetan, «itxaropentsu». Hala eta ere, organikoari irteera bat eman behar zaiola argi daukate, eta alderdikeriak alde batera utzi eta lan hori denek batera egin behar dutela dio Eluk. «Hondakina etxe guztietan sortzen dugu, eta herri legez irtenbide zuzena eman behar diogu».
Ondarroako Udalak ekin dio elkarlan horri, eta alderdi biak ari dira gaia batera lantzen. Herri batzarreko mahaian erakutsi zuten bateratasun hori.