Antolatzaileek iragarri dutenez, aurtengoa azken 28 urteko goiztiarrena izango da. Bost egunez –barikutik [abenduak 2] martitzenera [abenduak 6] bitartean– Durango kultur hiriburu bihurtuko da, beste behin ere. Bisitariak, hain zuzen ere, euskal kulturaz gozatzeko
349 berritasun, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu.
Kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak, ikuskizunak… hamaika jardueragaz gozatzeko aukera izango du
Durangoko Azokara doanak, eta ikasleek, gainera, aurtengo berritasunetako batean parte hartzeko aukera izango dute.
Durangoko Azokaren aurkezpena. Argazkia: Gerediaga elkartea
Bariku arratsaldean, eta Ikasle Egunaren eskutik,
euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak antolatu dira estreinako. Hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerra, hip-hop tailerra, Durangoko
listoriatura-ri buruzko bisita gidatua… “Euskaltegietako ikasleek, bergalagun taldeek, irakurketa klubek… Modu honetan, azokan modu aktiboagoan parte hartzeko aukera izango dute”.
Hainbat aurkezpen. Horrez gainera, 2016ko diskoen eta liburuen aurkezpenak egingo dira
Ahotsenean, eta betiko legez, bide luzeko sortzaileek hasiberriekin konpartituko dute agertokia. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika taldek aurkeztuko dituzte beren lanak kontzertu formatuan. Horien artean egongo dira, besteak beste,
Bostenbor,
Solte,
Keu Agirretxea, edo
Gatz moduko taldeak eta bakarlariak.
Szenatokia antzerkigile, antzezle eta antzerki zaleen topalekua bihurtuko da datozen egunotan
Solasaldien gunean, ostera,
50 sortzailek baino gehiagok eskainiko dituzte solasaldiak, mahainguruak, errezitaldiak, ikuskizunak emanaldi akustikoak… Gehienak idazleak izango badira ere, tartean, hainbat musikari ere badaude. Horien artean, Lea-Artibai eta Mutrikuko hainbat sortzaile egongo dira: Ander Odriozola,
Kirmen Uribe, Mikel Etxaburu edo Txuma Murugarren.
Szenatokia, arte eszenikoen gunea, berriz, antzerkigile, antzezle eta antzerki zaleen topalekua bihurtuko da datozen egunotan. Hiru proposamen nagusirekin gozatzeko aukera egongo da, eta horien artean,
Artedrama (Bizkaia),
Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta
Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) antzerki taldeek elkarlean osatu duten
Francoren bilobari gutuna antzezlana eskainiko da martitzenean. Ximun Fuchs-ek zuzenduko du Unai Iturriaga eta Igor Elortzak idatzitako lana, eta Ander Lipus aktore markina-xemeindarragaz batera, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola aterako dira oholtzara martitzenean.
Bi emanaldi egingo dira gainera; goizez eta arratsaldez.
Durangoko Azokaren kartela aurkezten. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Bestalde,
euskararen eta euskal kulturaren alde beharrean aritu direnak omenduko dituzte aurten, 25. Argizaiola sariagaz. Hala, urtez urte eta herriz herri euskal kultura eta euskara sustatzen aritu diren herritar anonimoak omenduko ditu Durangoko Azokak. “Gure euskal eta euskarazko mundu hau ehunka inurrik egindako lanaren emaitza da”, adierazi du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak.
Oro har, mugimendu osoa omendu nahi dute, baina horiek ordezkatuko dituzten sei ordezkari aukeratu dituzte. Sei horiek izango dira, hain zuen ere, etzi egingo den sari banaketa ekitaldian saria jasoko dutenak; Kepa Mendia Landa gasteiztarra, Justo Alberdi Artetxe iurretarra, Jaime Albillos Arnaiz donostiarra, Patxika Erramuzpe angeluarra, Carmen Belaza iruindarra eta Jose Ramon Zengotitabenoa zaldibartarrak ordezkatuko dituzte ehunka “inurriak”.
BERTOKO BERRITASUNAK
- Liburuak
- Ana Urkiza Ibaibarriaga (Ondarroa). Ez dago aurrera bueltarik. Biografia eta saiakera. Denonartean.
- Ander Odriozola Argoitia (Ondarroa). Freeport. Elkar.
- Joxeangel Ulazia (Mutriku). No pudieron romper el cerco: crimenes y represion franquista contra ELA. Pamiela.
- Kaiet Bengoetxea eta Arantza Ibarra (Ondarroa). Mobilak. Komikia. Ediciones Beta III Milenio, S.L.
- Kirmen Uribe Urbieta (Ondarroa). Elkarrekin esnatzeko ordua. Narratiba (eleberriak eta ipuinak). Susa.
- Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa). Nijole Miliauskaite. Poesia eta bertso. Susa.
- Mari Eli Ituarte (Markina-Xemein). Gezurrezko malkoak. Ibaizabal.
- Maribel Aiertza Rementeria (Etxebarria). Jauregiko sekretua. Haur eta gazte literatuta. Ibaizabal.
- Mikel Etxaburu Osa (Ondarroa). Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak. Erein.
- Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio).
- Pinpiriñe. Elkar.
- Alizia eta antzararen jokoa. Haur eta gazte literatura. Ttarttalo.
- Tipi-Tapa-tip ilunabarrean. Haur eta gazte literatura. Denonartean.
- Tximeletak : Arian A2 : irakurgaia. Elkar.
- Txinako loreontzi bat. Elkar.
- Nerea Arrien (Lekeitio). Pentsatzeko txokoa. Erein.
- Yolanda Arrieta Malaxetxebarria (Etxebarria). Kulun-kuttunak. Haur eta gazte literatura. Denonartean argitaletxea.
- Musika
- Keu Agirretxea (Ondarroa). Nomadak eta kofrea. Mauka.
- Solte (Munitibar). Ixa. Taupaka.
- Txuma Murugarren (Mutriku). Zerbait ari da gertatzen hor. Gaztelupeko Hotsak.
EMANALDIAK
- Barikua [abenduak 2]
- Zapatua [abenduak 3]
- Ahotsenea zuzenekoak
- 13:40-14:10. Keu Agirretxea.
- 11:40-12:10. Gatz.
- Ahotsenea solasaldiak
- 11:30-12:00. Ander Odriozola. Freeport.
- Domeka [abenduak 4]
- Ahotsenea solasaldiak
- 13:00-13:30. Kirmen Uribe. Elkarrekin esnatzeko ordua.
- Astelehena [abenduak 5]
- Areto Nagusia
- 10:30-11:00. Lea-Artibaiko ipuinak: Bizkaiko kondairak bildumaren 6. alea.
- Ahotsenea solasaldiak
- 18:30-19:00. Mikel Etxaburu. Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak.
- Kabi@n
- 17:00-17:30. Ahuakemonala, Ondarroako herri hizkera sustatzeko egitasmoa.
- Martitzena [abenduak 6]
- Ahotsenea zuzenekoak
- Ahotsenea solasaldiak
- 13:30-14:00. Txuma Murugarren. Zerbait ari da gertatzen hor.
- Szenatokia
- 12:30-14:10 / 18:00-19:40. Francoren bilobari gutuna antzezlana