'Jose Luis Muñoyerro Munitibar' liburua aurkeztuko dute Aulestin
Jabier Aranguena Artako liburuaren egileak egingo du aurkezpena barikuan, Aulestiko udal liburutegian.
20:00etan hasita azalduko ditu liburuaren nondik norakoak.
Gainera, entzuleen artean sinatutako liburuak zozkatuko dituzte, eta gura dutenek liburua erosteko aukera ere izango dute.
Muñoyerro Munitibar-ek 1966tik 1976ra El Correo Español egunkarian argitaraturiko 160 bat kroniken bilduma egin du Artakok.
Hain zuzen ere, garai hartako bizimoduaren zati baten erradiografia dira kronikak. Horietan, besteak beste, pertsonaia zein ofizio edo gertaera bitxiei buruzko testuak daude, baita gertaerenak edota pasadizoenak ere. Ohiturak, herri kirol demak, asmakizunak… dildu ditu.
Batik bat, Munitibarko eta Aulestiko kontuetan jarri du arreta aulestiarrak. Baina, esaterako, Nabarnizko, Amorotoko edota Markinako batzuk ere badaude.