Aittitta Txiki elkarteak 'Zaharrak Berri' argazki erakusketa antolatu du
Argazki zahar eta berriez osatutako erakusketa jarriko du ikusgai, aurten, Aittitta Txiki kultur elkarteak. Zaharrak Berri deitu duten erakusketa abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai, Barandiaran aretoan. Orain arte Gabonetan antolatu izan duten erak...
Herriak izan dituen aldaketez jabetzeko aukera aparta eskainiko du erakusketak. Izan ere, herriko argazki zaharrak eta gaur egun leku berean ateratakoak jarriko dituzte batera, oroitzapenari bidea emanez.
Erakusketa goizez eta arratsaldez egongo da zabalik 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 20:30era. Guztira 100 argazki inguru ikusi ahalko dira.