Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

'Behar dugulako...Hartu Hitza' harpidetza kanpainaren aurkezpena

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2016/12/02
Behar dugulako… izan harpidedun, hartu Hitza leloagaz, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza-k proiektua hauspotzen jarraitzeko herritarren babesa behar du. Eta ondorioz, harpidetza kanpaina abiaraziko du. Besteak beste, kanpainarekin, orain arteko lorpenak, proiektuak dituen oztopoak eta aurrera begirako erronkak zeintzuk diren jakitera eman, eta harpidedun egiteak proiektua indartzen laguntzen duela azaltzea du helburu. Inguruko informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea oinarri hartuta, Hitza guztion proiektua dela azpimarratu nahi da, herritarrek herritik eta herriarentzat egiten dutena. Euskaraz irakurtzeko eskubide hori bermatzen den bitartean, euskararen normalizazio prozesuan ere bere ekarpena egiten du Hitza-k. Dena dela, proiektua sostengatzeko harpidunak ezinbestekoak dira. Eta gaur egungo harpidedunei eskerrak emateaz batera, berriak lortu nahi ditu Hitza-k. Izan ere, harpidedun eginda, proiektuari babesa eman, indartu eta etorkizuna eman ahal diote herritarrek. Eta etorkizunean hobekuntzak egiteko ere ezinbestekoa da harpidedunen babesa. Hartuhitza-logo2016-03Aipatu behar da, baita ere, Hitza-ren lagun izan diren enpresa, talde eta norbanakoek tarteka egin izan dituzten ekarpenak. Horiek guztiek Hitza-ren 3. Hanka osatzen dute. Publizitatea ipiniz euren karpena egiten duten herrietako bezeroei ere eskerrak ematen dizkiegu. Dena dela, udalei, erakundeei eta beste eragileei ere euskarara bideratutako diru laguntzak gehitzeko eta eskualde mailako euskarazko komunikabide bakarra indartzen laguntzeko konpromisoa eskatzen diogu. Urteetan Hitza babesten egon diren eta gaur egun babesten jarraitzen duten udal horiei ere eskerrak emateko tartea egingo du harpidetza kanpainan. Baina, aldi berean, diru laguntzak jaitsi edota kendu dutenen izenak ere bistaratuko dira; urteetan, laguntzen bilakaera zelakoa izan den azalduko dugu. Izan ere, herritarrek, harpidedunek, eskubide osoa daukate proiektuak bizi duen errealitatea zein den jakiteko. Orain arte edukitako lorpenak ere aurkeztuko dira kanpainan. Izan ere, Internet mailan Hitza-ren webguneek jauzi handia eman dute. Eta urtez urte, Hitzaren atari digitalak erreferente bihurtu dira, bai Lea-Artibain eta Mutrikun eta baita ere Busturialdean ere. Dena dela, hori guztia sostengatzen dutenak harpidedunak direla argi utzi behar da: harpidedunik gabe, ez dago webgunerik, ez dago eskualde mailako atari digitalik. Gainera, harpidetza kanpaina honetan bi eskualdeetako hainbat aurpegi ezagunen laguntza izango dugu. Eta horiei ere eskerrak eman nahi dizkiegu. Baina lorpenak, babesak, hutsuneak, oztopoak zerrendatzeaz batera, aurrera begira proiektuak hobera egiteko ditugun erronkak ere jasoko ditu kanpainak. Indartsu, gogotsu eta ilusioarekin, Hitza indarberritzeko asmoz egingo da kanpaina.  «Behar dugulako… izan harpidedun, hartu Hitza!»

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.