Kolonbiako bake prozesuari babesa adierazi dio Gernikako Udalak
Aho batez onartu du udalbatzak azken osoko bilkuran Emigrados sin fronteras elkarteak aurkeztutako mozioa. Hainbat eskaera egin dizkio Kolonbiako gobernuariEmigrados sin fronteras elkarteak egindako mozio eskaera aho batez onartu du Gernika-Lumoko Udal...
Aho batez onartu du udalbatzak azken osoko bilkuran Emigrados sin fronteras elkarteak aurkeztutako mozioa. Hainbat eskaera egin dizkio Kolonbiako gobernuari
Emigrados sin fronteras elkarteak egindako mozio eskaera aho batez onartu du Gernika-Lumoko Udalak azken osoko bilkuran. Hala, onarpen horregaz, udalak bere babesa adierazi dio Kolonbiako bake prozesuari, eta, era berean, oposizioko mugimendu politiko eta sozialetan jarduten duten eta giza eskubideak defendatzen dituzten pertsonak babesteko eskatu dio Kolonbiako gobernuari.Emigrados sin fronteras elkarteak uste du bake lorpenak edozein oztopo gainditu behar duela, «bakea eskubide bat baita». Halaber, denboran iraungo duen bakea lortu bitartean, kolonbiarren eta sektore politiko eta sozialen arteko elkarrizketa «ezinbestekoa» dela deritzo.
Hala, mozioa onartuta, bakea lortzeko asmoz Juan Manuel Santos buru duen gobernuak, FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak eta helburu bera duten erakunde eta mugimendu sozialek agertutako konpromisoa aitortu die udalak.
Horrez gain, gobernu nazionalaren eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailearen arteko Habanako akordioak azaroaren 24an berretsitakoak babestu ditu udalak.
Bestalde, Nazio Askapenerako Armadaren eta Kolonbiako gobernuaren arteko elkarrizketetan Kolonbiako gizarte zibilak aktiboki parte hartzea eskatu du.
Azkenik, bere kezka adierazi du 2016an emandako 200 lagunen erailketagatik.
Beste alde batetik, bake akordioen ezarketa prozesua arintzea eskatu dio Kolonbiako gobernuari, eta, giza eskubideen defendatzaileak babesteko neurriak indartzea. Nazio Askapenerako Armadarekiko negozia- ketetan bi aldeen su etena martxan jartzea ere eskatu dio.