Lekeitioko Udalak Gazteguneko teilatua konponduko du
Gazteguneko teilatuak urteetan izan duen arazoa konpontzeari ekingo dio Lekeitioko Udalak. Eraikinak arazoak izan ditu teilatuan aspalditik, eta, ondorioz, itoginak agertu dira, baina 2016 urtea amaitu orduko arazoari irtenbidea emango diotela jakitera...
Udalak azaldu duenez, teilatua ez da Gazteguneak duen arazo bakarra. «Eraikinari irisgarritasuna ematen dion igogailua ere egoera txarrean dago, eta horren ondorioz, itzalita dago aspalditik, segurtasun neurri bezala». Hori dela eta, datorren urtean igogailua konpontzeaz gain, eraikinean beste hobekuntza batzuk ere egingo dituztela aurreratu dute udal ordezkariek.