Mutrikuko XII. Abendurock jaialdiak estilo askotariko kontzertuak dakartza
Gaur hasi eta hilaren 23an amaituko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte kulturzale guztiak Rock Kolektiboko kideek. Aurten, berritasun modura, hitzaldi bat eskainiko duteGaur hasiko da Mutrikuko XII. Abendurock jaialdia, eta abenduaren 23...
Gaur hasi eta hilaren 23an amaituko diren ekimenetan parte hartzera gonbidatu dituzte kulturzale guztiak Rock Kolektiboko kideek. Aurten, berritasun modura, hitzaldi bat eskainiko dute
Gaur hasiko da Mutrikuko XII. Abendurock jaialdia, eta abenduaren 23ra bitartean, lau asteburutan banatuta, askotariko kontzertuak eskainiko dira. Horrekin batera, gainera, musikarekin zerikusi estua duten bi dokumental ere proiektatuko dira.Mutrikuko Rock Kolektiboko kideek antolatu dute jaialdia ohi bezala, eta herriko kultur zale guztiak gonbidatu dituzte antolatu dituzten ekitaldietara. Gogoratu dutenez, doakoak izango dira guztiak.
Nirvanako abeslari ohiari buruzko Cobain: Montaje de Heck dokumentalaren proiekzioa kenduta, beste ekitaldi guztiak Gaztetxean egingo dira. «Aurreko urtean kontzertuak Gaztetxean egiteko apustua egin genuen, eta aurten ere bide horretatik jarraituko dugu», azaldu dute MRK-ko kideek. Jaialdiaren barruan, bestalde, Lander Andonegi Mutrikuko sortzaileak egindako Kraussk: errepide zikin honetan dokumentala ere proiektatuko da. Zehatz esanda, Kraussk talde mutrikuarrak 2015an Espainian barrena egindako biran jasotako irudiak emango dituzte, abenduaren 18an.
«Gaurik bereziena»
Ohi modura, gainera, Mutrikuko Rock Koletiboko talde guztiak batzen dituen MRK gau berezia ere antolatu dute. Abenduaren 17an, herriko taldeek hainbat bertsio ezagun taularatuko dituzte Huntza taldearekin batera. Sorotan Bele, Zea Mays edo Keike talde euskaldunen bertsioez gain, nazioartean ezagunagoak diren hainbat talderen kantuak ere bertsionatuko dituzte. «Oso gau polita izaten da rock kolektiboko kideontzako. Zazpi talde batuko gara oholtzan, eta bakoitzak lau bat kanta joko ditugu».
Barikuero eskainiko diren kontzertuek, berriz, askotariko musika estiloek zipriztinduta etorriko dira. Denetarik entzuteko aukera egongo da Gaztetxeko oholtza gainean: pop ikutuko indie soinuak, rock-and-rolla, folk doinuak, metala… Talde nahikoa ezagunak ariko dira aurten Gaztetxean. Gaur, esate baterako, Dekot aurtengo Euskadi Gaztea maketa lehiaketa irabazleen doinuz gozatzeko aukera egongo da.
Proposatu dituzten kontzertuen artean, bestalde, Izaro ikusteko aukera egongo da, bere banda eta guzti. Mallabiarrak kontzertu intimoa eskainiko du Mutrikun, eta eserita egingo den kontzertu bakarra izango da, «abeslariak horrela eskatuta».
Abendurock jaialdiaren barruan, gainera, Mutrikuko Institituko hitzaldi bat ere egingo da. Antolatzaileek iragarri dutenez, publiko gazteago batera hurbildu aldera egingo dute ekimena. Hain zuzen ere, Galder Arrillaga Su Ta Gar taldeko bateria jotzaileak hitzaldia emango du, «zehazteko dagoen egun batean».