Pala txapelketa antolatu dute abendu eta urtarrilerako
Santanape kiroldegian jokatuko dituzte partiduak. Parte hartzeko adinez nagusia izan behar da. Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 7a daPala txapelketa antolatu dute Gernika-Lumon, abendu eta urtarrilerako. Gernikako Santanape kiroldegian lehiatu...
Santanape kiroldegian jokatuko dituzte partiduak. Parte hartzeko adinez nagusia izan behar da. Izena emateko azkenengo eguna abenduaren 7a da
Pala txapelketa antolatu dute Gernika-Lumon, abendu eta urtarrilerako. Gernikako Santanape kiroldegian lehiatuko dute zapatu arratsalde eta domeka goizetan. Parte hartu gura duenak abenduaren 7a du izena emateko azken eguna.Emailez edo telefonoz eman behar da izena. santanapepilotakluba@gmail.com helbidera idatzi, edo 620 31 79 63 telefono zenbakira mezu bat bidali behar da, WhatsApp bidez.
Izena ematerakoan bikotearen izen-abizenak, telefono mugikor zenbaki bat eta maila zehaztegaz batera, ordainagiriaren kopia ere bidali behar da. Txapelketaren egutegia antolatzen dutenean, antolatzaileek mezu bana bidaliko diete partaideei.
Bi maila
Bi maila egongo dira: federatuak direnak edo astero jokatzen dutenak lehenengo mailan ariko dira; afizionatuak direnak, berriz, bigarren mailan. Kiroldegiko bazkideek, bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, ostera, 5 euro gehiago ordainduko dute. Dirua kontu korronte zenbaki honetara sartu behar da: 2100-2729-07-0200169121 (Caixabank Gernika).
Sariei dagokienez, 1. mailako txapeldunek 1000 kolorau tabernan lau pertsonentzako menu berezia irabaziko dute. 2. mailako irabazleek, berriz, 1000 Azules tabernan lau pertsonentzako menu berezia irabaziko dute.