Egia-Iriondo memoriala martxa modura egingo dute aurten
Ondarroako 32. Egia-Iriondo memoriala aurten ez da ohiko formatuan egingo. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, martxa modura egingo da.Azaldu dutenez, aseguru arazoak direla-eta hartu dute erabakia. «Inork ez du nahi lasterketa egiteko behar diren aseg...
Azaldu dutenez, aseguru arazoak direla-eta hartu dute erabakia. «Inork ez du nahi lasterketa egiteko behar diren aseguruen eta abarren kargu egin, eta uste dugu, zerbait gertatzen baldin bada, gu ez garela zertan horren arduradunak izan behar. Zer edo zer egitea pentsatu dugu, baina, zoritxarrez, ez betiko moduan».
Hala ere, ez dute urteroko ohitura eta memorialaren esentzia galdu nahi izan: «Egitea pentsatu dugu, bestela herrian galdu diren beste ekintza batzuen modura, galdu egingo litzateke ohitura. Martxa ez antolatzekotan ere egon gara, baina zer edo zer antolatu nahi izan dugu. Ea gauzak aldatu, eta datorren urtean betiko modura egin ahal den».
12:00etan irtengo dute parte hartzaileek Berriatutik. Martxa kontrolatua izango da.
«Errepidearen eskumako aldetik joango gara, auto biren artean. Bakoitzak nahi duen erritmoan egin ahal izango du aringa-aringa, baina denok batera joango gara, elkarregaz, auto biren arteko eremuan. Ez dugu nahi inor aurretik joatea, ezer gertatu barik».
Martxan parte hartu nahi duten haurrei, bestalde, Kamiñazpin sartzeko gomendioa egin diete.
Gogorarazi dutenez, parte hartzeko ez da aurretik izenik eman behar. «12:00etan Berriatuan egonda eta nahi den tokitik martxagaz bat eginda nahikoa izango da. Martxa bat denez, amaieran ez da sari banaketarik edo antzerako ezer egongo».