Zientziaren Giltzak elkarteak urteko azken hitzaldia eskainiko du astelehenean [abenduak 12]. Eta urtea amaitzeko, ondarrutar batek eskainiko du berbaldia. Hain zuzen ere, Josu Zeberio izango da hizlaria, eta espeleologiari buruz ariko da astelehenean, 18:30ean, Beikozinin.
Ikasketaz ingeniari informatikoa da Zeberio, eta ikerkuntzaren alorrean hamabost artikulu baino gehiago argitaratu ditu konputazio ebolutiboko aldizkari eta kongresu ospetsuenetan.
Baina bere zaletasunei jarraituz, 2010ean Ades espeleologia taldean sartu zen, eta ordutik, Lea-Artibai eta Busturialdeko hainbat kobetan katalogazio lanak egin izan ditu.
Josu Zeberio.