Axular Arizmendi musikari eta ekoizle mutrikuarrak koordinatuta, Itsas ertzeko euskal doinuak diskoa grabatu dute Mutrikun, Ondarroan, Deban eta Lekeition, lau herrietako 400 bat abeslarik abestuta.
Diskoaren arduradunek jakitera eman dutenez, diskoa salgai egongo da Mutrikun, Ondarroan, Lekeition eta Deban, abenduaren 17tik aurrera. Nabarmendu dutenez, edizio mugatua izango da.
Diskoan parte hartu duten herri arrantzale bakoitzak itsasoarekin edo arrantzarekin zerikusia duten hiru abesti aukeratu dira. Honakoak aukeratu dituzte: Mutrikun, Ene Mutriku maitia, Amets eta Mutrikuarren doinuak; Ondarroan, Boga-Boga, Nere herria huraxe da eta Ondarruko kantak; Lekeition, Geure itsasua, Kaiganian eta Lekittoko kantak; eta Deban, Hirugarren kalez kale, Debako herriari eta Debari abestia.
Diskoa kaleratzearekin batera, proiektua ikus-entzunezkoan ere jaso dute. Herri bakoitzak grabatu dituen kanten inguruko azterketa egin dute, besteak beste, eta horiekin zerikusia duten protagonistei egindako elkarrizketak bideoan jaso dituzte.
[HONEKIN LOTUTA] Lau herri arrantzale, itsas ertzeko doinuek lotuta
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.