Debegesa garapen agentziak eta
Laboral Kutxak lankidetza hitzarmena sinatu dute, Debabarreneko ekintzaileek euren enpresa jarduera eta proiektuetarako finantzatzea baldintza hobeetan eskura dezaten.
Juan Angel Balbas Debegesako zuzendari nagusiak eta Juan Mari Osteriz Laboral Kutxako arduradunak sinatu dute hitzarmena, eskualdeko ekintzaileek enpresa proiektu berriak martxan jartzen laguntzeko helburuarekin. Eurekin batera egon da Fernando Oruesagasti, Eibarko bulegoko zuzendaria ere.
Fernando Oruesagasti, Juan Angel Balbas eta Juan Mari Osteriz hitzarmena sinatzen. Argazkia: Debegesa
Bi erakundeek sinatu duten akordioak ekintzailetzarekin duten “konpromiso sendoa” erakusten du. Eta
urtebeteko iraupena badu ere, luza daitekeela nabarmendu dute. Hitzarmenak, hain zuzen ere, hainbat finantza produktu jasotzen ditu, eta bideragarritasun plana Debegesarekin egiten duten ekintzaileek baldintza hobeak izango dituzte finantzatzea lortzerako orduan.
Abantaila horien guztien gaineko informazio zehatza jaso nahi dutenek Debegesara dei dezakate 943- 82 01 10 telefonora, edo
ekintzaile@debegesa.eus helbidera idatzi.