Lea-Artibai eta Mutrikuko herri dinamikek sinadura bilketa egingo dute, barikuan hasi [abenduak 16] eta datozen hilabeteetan. Hain zuzen ere,
Aulestin, Berriatuan, Etxebarrian, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan, Ondarroan, Amoroton, Ziortza-Bolibarren eta Mutrikun egingo dute bilketa.
Mutrikun hasita daude bilketagaz, eta honez gero 16 urtetik gorako 370 herritarren sinadurak batu dituzte.
Maiatzera begira. Bederatzi dira Lea-Artibain galdeketa egingo duten herriak, eta Mutrikun ere egingo dute. Horietan denetan maiatzaren 7an egingo dute bozketa.
Berriatuan ere
domekan egingo dute
aurkezpena, 13:00etan, plazan. Ostean, sinadura bilketagaz hasiko dira herri horretan ere.
Markina-xemeindarrek
batzarra egingo dute barikuan [abenduak 16, 19:00etan, Uhagonen. Zehaztu dutenez, 2017ko maiatzera bitartean egin beharrekoak eztabaidatzen hasiko dira. Beraz, barikuko deialdia «oso garrantzitsua» da. Ostean hasiko dira sinadurak batzen.
SINADURA BILKETAK:
- Aulesti:
- Abenduak 16. 20:00-21:30 plazan.
- Abenduak 23. 19:30 -20:30, herriko gaztetxean eta plazan.
- Abenduak 25. 13:00-14:30, plazan.
- Abenduak 31. 19:30-20:30, plazan.
- Urtarrilak 5. 19:30-20:30, plazan.
- Urtarrilak 13. 15:45-16:30, eskolan.
- Urtarrilak 28. 13:00-14:30, Narea auzoan.
- Urtarrilak 29. 13:00-14:30, plazan.
- Otsailak 3. 13:00-14:00, Elizatxun.
- Berriatua:
- Abenduak 18. 13:00etan, aurkezpena plazan; ostean, sinadura bilketa.
- Etxebarria:
- Abenduak 16. 17:00-19:00, Plaza Barrin.
- Abenduak 23. 17:00etan, Ibaunerdin; 17:15ean, Errekarten; 17:30ean, Korru-Barrin; 17:45ean, Belahotsen; 18:00etan, Ibai-Ondon eta 18:15ean, Altzibar auzoan.
- Abenduak 26. 11:00etan, Galartzan.
- Abenduak 27. 11:00etan, Unamuntzagan.
- Abenduak 28. 11:00etan, Altzan.
- Abenduak 29. 11:00etan, Aulesti auzoan.
- Urtarrilak 13. 17:00-19:00, Olaia aurrean.
- Urtarrilak 27. 10:00etan, Txoribentan; 17:00-19:00, Olaia aurrean.
- Lekeitio:
- Abenduak 17. 12:00-14:00, Eskolapean.
- Markina-Xemein:
- Abenduak 16. 19:00, batzarra egingo dute Uhagonen. Ostean, sinadura bilketa.
- Mendexa:
- Abenduak 25, urtarrilak 8 eta otsailak 5. 11:30-14:00, plazan.
- Urtarrilean, baserriz baserri joango dira sinadurak batzen.
- Mutriku:
- Astelehenetik barikura. Barrenkaleko lokalean batzen dituzte sinadurak Gure Esku Dago-ko kideek.
- Ondarroa:
- Abenduak 17. Eguerdian, Alamedan eta Alde Zaharrean egongo dira sinadurak biltzen.