Finalerako zein helburu duzu?
Barrutik kantatzea gustatuko litzaidake, naizenaren zatitxo bat oparitzea. Gozatzera joan nahi dut, eta saio on bat egitera. Postu on xamar bat lortuz gero, hobeto! Baina ez dut nahi puntuek eta epaileen presentziak nire ideiak mugatzea; libreago kantatu nahi dut. Uste dut final oso berezia izango dela, freskoa eta gaztea.
Aurreko saioekin pozik zaude?
Hiru saioetan sentitu dut urduritasuna eta presioa. Finalerdia opari bat izan zen. Herrian kantatzea egokitu zitzaidan, eta horrek berriz jarri zizkidan nerbioak dantzan. Bertsoei dagokienez, uste dut aurreko urteetan ez neukan lasaitasun bat eta egoten jakite bat ditudala orain. Ez nuen espektatiba handirik, baina neure buruari erakutsi diot badakidala bertsotan, eta, agian, beste urte batzuetan baino esateko gauza gehiago ditudala.
Nork jantziko du txapela?
Aurten ez dut hain argi ikusten. Etxahunen eta Mirenen artean egon daiteke, baina ez nintzateke harrituko besteren batek lortuta ere. Pertsonalki asko poztuko ninduke Mirenek irabazteak.
Motzean:
- Amuriza. Emozioentzako orgasmoa.
- Lekue. Apustu segurua.
- Ugartetxea. Azeri bizkorra.
- Uria. Argudiatzaile fina.
- Ajuriagojeaskoa. Elegantzia neurtua.
- Enbeita. Gure idoloa.
- Galletebeitia. Brillantea, laguna.
[HONEKIN LOTUTA]:
Nerea Ibarzabal