Premia daukatenen eskura egongo dira Uribarren Abaroako baliabideak
Lekeitioko Udalak eta fundazioak hitzarmena sinatu dute larrialdi egoeran dauden kasuak bertara bideratu ahal izateko. 2021era arte luzatuko da akordioaLarrialdi edo premiazko egoeran dauden herritarrak Uribarren Abaroa Fundazioak dituen baliabide eta ...
Lekeitioko Udalak eta fundazioak hitzarmena sinatu dute larrialdi egoeran dauden kasuak bertara bideratu ahal izateko. 2021era arte luzatuko da akordioa
Larrialdi edo premiazko egoeran dauden herritarrak Uribarren Abaroa Fundazioak dituen baliabide eta zerbitzuak erabiltzeko aukera izango dute Lekeitioko Udalak eta Uribarren Abaroa Fundazioak adostu duten lankidetza hitzarmenari esker. Fernando Ibarra Egiguren Uribarren Abaroa Erresidentziako zuzendariak eta Koldo Goitia Markuerkiaga Lekeitioko alkateak sinatu dute, aurten hasi eta 2021eko abenduaren 31ra arte indarrean egongo den akordioa.Hitzarmenaren xedea Uribarren Abaroa Fundazioaren eta Lekeitioko Udalaren artean lankidetza egotea dela esan dute, «premiazko egoeran dauden herritarrak fundazioak dituen baliabide eta zerbitzuak erabili ahal izateko». Horrela, Lekeitioko Udalak zehazten dituen pertsonei arreta sozio-sanitarioa emango die fundazioak bai egoitzan zein eguneko zentroan.
Azaldu dutenez, ezinbestekoa denean hartuko dute aukera hori. «Pertsonak bere beharrizanak egoki asetuta ez dituenean ez etxebizitza inguruan ez eta familia inguruan, ez eta beste ostatu aukeretan ere».
Lekeitioko Udaleko talde profesional bat izango da, txosten teknikoaren bidez fundaziora bideratu daitezkeen egoera eta kasuak zehaztuko dituena.