Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizarteaKirola

Aringa-aringa egin nahi duten emakumeak kalera atera dira Ondarroan

Entrenamendu saio bat. Ondarroako taldearen entrenamendu saio bat.
Lore Bengoetxea
Ondarroa
2017/01/06

Ondarroako Jabekuntza eskolaren eta udalaren ekimenez, Aringaingan taldea martxan da. Aringa-aringa egin nahi duten emakume guztiek daukate kabida, maila eta adina edozelakoa izanda ere.  «Udal modura ikusten genuen emakumeek, orokorrean, kirola toki zarratuetan egiten zutela, eta elkarrekin antolatzen genuen ekimena kalera begirako ekimen bat izan behar zela. Aringa-aringak aukera horixe ematen zigun, toki itxi batetik kalera irteteko aukera», adierazi du Unai Barrenetxea  Ondarroako Udaleko Kirol batzordeburuak.

Kalera ateratzea ez da edozelako pausoa izan. «Askotan komentatu izan dugu emakumeok geure artean aringa-aringa egitera joango ginatekeela, baina beldurragatik edo eta lotsagatik, ez gara ausartu. Jakinik emakume askok euren kabuz aringa-aringa egiten dutela eta beste asko gogoagaz daudela, talde bat sortzea pentsatu genuen», adierazi du Visit Beiro Udaleko Berdintasun batzordeburuak. Arantza Burgoa kirol hezitzaileari dinamizatzailea izatea proposatu zioten. «Hasieratik onartu nuen proposamena, batez ere kalera atera behar garela pentsatzen dudalako», esan du Burgoak.

Ondarroa Aringaingan taldeko kide batzuk

Ondarroa Aringaingan taldeko kide batzuk

Entrenamendu pautak. Oso gustura dabilela dio Burgoak, eta harentzako berba onak baino ez dauzkate parte hartzaileek. Hezitzaile fisiko baten gidaritza edukitzea, entrenamendu pauta batzuk edukitzea, «luxu bat» dela nabarmendu dute. Aringa-aringa egiteaz gainera, teknika ikasten joan dira: zelan hartu arnasa, zelan eman zankada, zelan zapaldu…. . Bestalde, kirolagaz bakoitzak daukan esperientzia desberdina da. Badaude sekula aringa-aringarik egin ez dutenak edo euren kabuz ahalegindu eta, euren buruari kolpera gehiegi eskatu ostean, bertan behera laga dutenak. Aringaingan taldean, denek daukate kabida; bakoitzak bere ahalmena garatu du eta. Eta erritmo desberdinetan aurrera eginez, aringa-aringa erraz-erraz egitera heldu dira: denek lortu dute bost edo zazpi kilometro etenik gabe egiteko ahalmena. «Nik ez dut sekula aringa-aringarik egin. Horregatik, sekula ez nuen pentsatuko hamar astean ordubete jarraian aringa-aringa egiteko gai izatera helduko nintzenik», esan du Alaitz Monasteriok.

Hezitzaile fisiko baten gidaritza edukitzea «luxu bat» dela diote

Amalur Bedialauneta Aringainganeko kideak taldearen ekarpena nabarmendu du. «Garrantzitsua izan da zerotik hastea, emakumeak batzea eta kalera irtetea. Ze, beharbada, kirola bai egin izan dugu, baina gero kalera irtetea kosta egiten da. Bakarrik irtetea, gehiago. Eta edukitzea talde bat eta astean hiru egun batzeko aukera, oso garrantzitsua da».

Taldean zein bakarka. Kalera irten ahala, kaleaz jabetzen joan dira. «Etorri ez naizenetan ere gai izan dira euren kabuz pautak jarraitu eta entrenatzeko. Eta horixe lortu nahi zen, parte hartzaileak autonomoak izatea», adierazi du Burgoak. Beti ere ez dute hezitzaile fisikoaren laguntza behar izan, hortaz; eta taldearen babesa ere gaur egun ez dute premiazko. «Lehen pentsatzen nuen aringa-aringa egitera irten eta gelditu egingo nintzela; barregarri geldituko nintzela. Orain badakit ezetz», dio Itziar Irustak. Edozelan ere, taldearen babesaren garrantzia hortxe dago. «Talde dinamikak ematen duen indarra nabarmenduko nuke. Nire kasuan, hainbeste denbora kirolik egin barik egon ostean, taldean irteteak animatu egin nau», nabarmendu du Orzuri Ibaibarriagak.

Taldean zein bakarka irteteko kapaz eta gogoz sentitzen dira

Idoia Zengotitabengoa Etxelilaren dinamizatzaileak horren denaren atzean jabekuntza prozesua dagoela nabarmendu du, «norbere kontzientzia hartzea, mugimenduena, eta norbera izatea kapaza taldean zein bakarrik kalera irteteko eta kirolaz gozatzeko, lehiaketaren ikuspuntua albo batera lagata».

Lilatloian parte hartzea dute hasieratik helburu, eta, bidean, ekimen gehiagotara animatzen joan dira. Horrela, azaroan, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako I. lasterketan parte hartu zuten, Durangon.

Haziz eta haziz. Gaur egun 40 lagun inguru izatera heldu dira. Bestalde, gehiago ere etorriko direla uste dute. Izan ere, tantaka-tantaka, kalean aringa-aringan ikusi dituzten beste batzuk taldera batu dira, eta badakite oraindik gogoz dauden beste asko ere badaudela. «Zalantzan daudenei esango nieke ez edukitzeko beldurrik edo lotsarik. Aringa-aringa egiteko pentsatzen dutena baino ahalmen handiagoa daukatela. Sinisteko euren gaitasunetan», esan du Alaitz Monasteriok.

Hurrengo hilabeteetan, Jabekuntza Eskolaren eta Kirol Batzordearen artean ekimen gehiago bultzatu nahi dituzte. «Udalean beste kirol batzuk ere ikutu nahi ditugu, bagarelako kapazak», adierazi du Visit Beirok. Iaztik kirol batzordearen bidez umeentzat antolatzen den kirol anitzaren dinamikaren ildotik, emakumeei kalera begira egiten diren beste kirol jarduera batzuetarako ere ateak zabaldu nahi dizkiete, Ondarroako kirol taldeen inplikazioagaz.

Entrenamendu saio bat.

Entrenamendu saio bat.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.