Ondarroako Bertsutan Bertso Eskolak eta Ondarroako Udalak antolatuta, gaur [urtarrilak 6], Bertso jaialdia egin da Beikozini aretoan. Bertsolaritza munduan punta-puntan dabiltzan Ane Labakak, Iratxe Ibarrak, Fredi Paiak eta Amets Arzallusek eskaini dute bertso saioa, eta gai jartzaile lanetan, ostera, Eñaut Lertxundi herriko bertso eskolako kidea aritu da.
Urtero modura giro ederra egon da. Jende asko batu da Errege Eguneko bertso saio berezian; hain zuzen ere, areto bete jende batu da, beste behin ere. Publikoa gustura egon da, eta bertsolarien ateraldiekin gozatu ederra hartzeko aukera izan dute aretora gerturatu direnek.
Ondarroako bertso jaialdia
Lau bertsolariak, lehenengo eta behin, agurragaz hasi dira, eta ostean, bikoteka aritu dira Lertxundik proposatutako gaien inguruan bertsotan. Lehen bikotea Fredi Paiak eta Ane Labakak osatu dute; Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria izandakoaren paperean aritu da Paia, eta SGAE ordezkari baten paperean aritu da, ostera, Labaka. Izan ere, Paia kalean saltzen aritzen diren bati diskoa erosten harrapatzen du Labakak. Ibarra eta Arzallus, ostera, San Inazioko etxebizitza baten jabearen eta etxeen eraikuntza enpresaren arduradunaren paperean aritu dira.
Bikotekako lanak amaitu eta gero, berriz, argazki batzuk proiektatu dituzte, eta horien inguruan bertsotan aritu dira, bakarka. Lau bertsolariek beste hainbat ariketa bete behar izan dituzte. Tartean, besteak beste, herriko berben inguruan bertsoak osatu behar izan dituzte bertsolariek, herriko ohitura bihurtu den modura. Horretarako, Ahuakemonala aplikazioko hainbat berba erabili dituzte.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.