II. Mus txapelketa egingo da etzi, Arrigorri ostatuan
GIZARTEA // Arrigorri ostatu jatetxeak antolatuta, II. Mus txapelketa egingo da etzi, 17:00etan. Izena ematean 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta lau sari nagusi banatutako dira. Irabazleek 300 euro eta txapelak jasoko dituzte, eta bigarren et...
GIZARTEA // Arrigorri ostatu jatetxeak antolatuta, II. Mus txapelketa egingo da etzi, 17:00etan. Izena ematean 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta lau sari nagusi banatutako dira. Irabazleek 300 euro eta txapelak jasoko dituzte, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, ostera, 200 eta 100 euro, hurrenez hurren. Laugarren sailkatuak, berriz, garagardo sorta bat jasoko du opari. Informazio gehiago nahi izanez gero, 94-683 00 47 telefonora deitu daiteke.