Aurrelari ispastertarra irabazle nagusia izan da kinieletan, bakarka eta bikoteka; bere kirol ibilbideko bigarren Hiruko Koroa irabazi du, bigarren urtez jarraian.
Aritz Erkiagak (Ispaster, 1987) kiniela gehien irabazi (
Most Wins), banakako txapela lortu (
Singles Champion) eta binakako txapelketan (
Doubles Championship: Best frontcourt player) aurrelari onenaren tituluaren jabe egin da, Miamiko (Ameriketako Estatu Batuak) frontoian amaitu berri duen udako denboraldian. Hiru lorpen horiek lortu ondoren, Hiruko Koroa Ispasterko puntistarentzat izan da. Garaipen horiekin guztiekin, gainera, bera izan da Floridako hegoaldean
jaun eta jabe; Miamiko Jai Alaiko erregeak 723 kiniela jokatu ditu guztira.
Ispasterko pilotariak
214 kiniela irabazi ditu Miami frontoian. Hala, denboraldian kiniela gehien (Most wins) irabazi dituenaren txapela lortu du. Bigarren sailkatua Eric Irastorza izan da, 161 kinielagaz, eta Joey Cisneros izan da hirugarren, 158 kinielagaz. Julen Bereikua gernikarra, bere aldetik, laugarren izan da 131 garaipenegaz.
Aritz Erkiaga aurrelari ispastertarra. Argazkia: Bo Chambers / Viva Jai Alai
Bakarkako txapelketan, berriz, 25 garaipen lortu ditu Erkiagak. Buruz buruko txapelketan Cisneros izan da bere aurkaririk handiena, baina mexikarrak 16 kiniela irabazi ditu. Bereikua izan da hirugarren, 13 garaipenegaz.
Binakako txapelketan berriz, bi sari banatzen dira. Erkiagak irabazi du
aurreralarien titulua 20 puntugaz. Jabi Salaberria puntista markina-xemeindarrak baino bi garaipen gehiago lortu ditu isparteko puntistak. Hirugarren Angel Egea izan da, 13 garaipen lortuta. Eric Irastorza, bere aldetik, txapelketako atzelaririk onena izan da; lapurtarrak 19 garaipen lortu ditu. Bigarren Ricardo Ruiz izan da, eta hirugarren izan da Iñaki Aldazabal markina-xemeindarra; 17 eta 13 kiniela irabazi dituzte, hurrenez hurren.
SAILKAPENAK:
Kiniela gehien (Most Wins)
- Aritz Erkiaga: 214 kiniela
- Eric Irastorza: 161 kiniela
- Joey Cisneros: 158 kiniela
- Julen Bereikua: 131 kiniela
- Manu Ladutxe: 129 kiniela
Bakarkako txapelketa (Singles championship)
- Aritz Erkiaga: 25 kiniela
- Joey Cisneros: 17 kiniela
- Julen Bereikua: 13 kiniela
Binakako txapelketa (Doubles championship)
- Aurrelari onena (Best frontcourt player)
- Aritz Erkiaga: 20 kiniela
- Jabi Salaberria: 18 kiniela
- Angel Egea: 13 kiniela
- Atzelari onena (Best backcourt player)
- Eric Irastorza: 19 kiniela
- Ricky Ruiz: 17 kiniela
- Iñaki Aldazabal: 13 kiniela