Larriki gaixorik dauden presoen senide zuzenek eta
Etxerat elkarteko kideez osatutako ordezkaritza bat laguntza eske joan da europarlamentura, gaixorik daudenen egoerak “premiazko erantzuna behar duelako”. Bruselan egon dira bi egunez, eta Madrili eta Parisi presio egiteko konpromisoak eskatu dizkiete taldeei. Etxerat-ek nabarmendu duenez, pozik daude bidaiak izan duen emaitzagaz, eta
gaia nazioartean zabaltzearen garrantzia nabarmendu dute. Aurrerantzean talde guztiekin harremanetan jarraitzeko asmoa dute.
Gaitz larriak dituzten presoen senideen ahotik
testigantza gogorrak entzun dituzte hainbat taldetako europarlamentariek. “Harridura, sinegarritasuna eta zerbati egiteko beharra” agertu diete guztiek, eta Espainiako eta Frantziako gobernuei presio egiteko konpromisoak ere hartu dituzte, kasu zehatzei buruzko testigantzak entzun ondoren. “Harrituta geratu dira parlamentariak gaixo diren presoen egoerarekin”.
Etxerateko ordezkaritza hainbat europarlamentarigaz batera, Bruselan. Argazkia: Etxerat
Martitzenean [urtarrilak 10] abiatu ziren Miarritzetik (Lapurdi) gaitz larriak dituzten presoren bederatzi senide, eta Bruselara iritsita,
Basque Friendship taldeko bost parlamentarirekin egin zuten lehen bilera. Atzo [urtarrilak 11], ostera, Flandriako Parlamentuan egon zen Etxerateko ordezkaritza bat, eta beste ordezkaritza bat Europako Parlamentuan egon zen.
Europarlamentuan honakoekin batu dira: ALE Europako Aliantza Libreko Francois Alfonsirekin,
GUE/NGL taldeagaz, Ramon Tremosa
PDECAT Kataluniako Alderdi Demokrata Europarreko kideagaz, Irlandako
Sinn Feineko Martina Andersonegaz eta
Podemoseko Xabier Benitorekin ere bildu dira senideak. Prentsaurreko bat ere egin dute Etxerat-eko kideek, Josu Juaristi
EH Bilduren parlamentariagaz batera ere.
(Iturria:Berria)