Hilaren 28an egingo dute Amoroto Ezagutuz mendi martxa, eta eguerdian Epermendi jatetxean bazkalduko dute. Han bazkaldu nahi duten herritarrek jatetxean bertan eskuratu behar dituzte txartelak, hilaren 23a (astelehena) baino lehenago. Nagusiek 16 euro ordaindu behar dituzte, eta umeek 10 euro.
Amorotoko Kultur Taldeak Uraren Ibilbidea prestatu du aurten, eta beraz, Amoroto Ezagutuz martxan parte hartzen dutenek udalerriko iturriak bisitatuko dituzte.
Bi ibilbide daude aukeran: 12, 5 kilometrokoa eta 7,5 kilometrokoa. Ibilbide luzeko partaideak 09:00etan aterako dira Amorotoko plazatik, eta ibilbide laburra egitera doazenentzat 10:30ean jarri dute hitzordua plazan.
Besteak beste, Elorran Urgozua eta Tox iturrien, Talo putsuaren, Babolina eta Zulueta urtegienĀ eta Kastilo eta Atxurra erreken paretik igaroko dira. Martxa amaitu ostean, 14:30etatik aurrera bazkalduko dute Epermendi jatetxean.