Burlatan (Nafarroa) zapatu gauean [urtarrilak 14] gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Zehatz esateko, elkarretaratzeak Berriatua, Mutriku, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroan egin dituzte.
Ondarroako Udalak, gainera, Sara Majarenas euskal presoari elkartasuna helarazi nahi izan dio, haren bikotekideak bere 2 urteko alaba erasotzeagatik.
Talde feministek zein udalek deituta egin dituzte elkarretaratzeak. Besteak beste,
Erasorik ez, erantzunik barik! eta
Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean batu dira herritarrak.
Lekeitioko elkarretaratzea.
Berriatuko elkarretaratzea. Argazkia: Berriatuko Udala