Burlatako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte egunotan
Gernika-Lumon, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan gaur batuko dira herritarrak, eta Bermeon, berriz, bihar. Euskal Herrian aurten hil duten bigarren andrea daBurlatan (Nafarroa) zapatu gauean gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko...
Gernika-Lumon, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan gaur batuko dira herritarrak, eta Bermeon, berriz, bihar. Euskal Herrian aurten hil duten bigarren andrea da
Burlatan (Nafarroa) zapatu gauean gizon batek emakume bat hil zuela salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte gaurko eta biharko zenbait udalerritan. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz hildako bigarren emakumea da.
Gizonak astelehenean adierazi zion poliziari andrea zapatuan ito zuela, eta haren gorpua domekan ibaira jaurti zuela. Hiltzailea espetxeratzeko agindua eman zuen atzo epaileak. Bitartean, Arga ibaian gorpua bilatzeko lanak gelditu behar izan zituzten atzo, eguraldiaren baldintza txarren ondorioz.
Gaur 18:30ean egingo dute elkarretaratzea mutrikuarrek, eta 19:00etan batuko dira Gernika-Lumoko, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako herritarrak. Biharko 19:30ean Lameran jarri du ordua Sareginek Bermeoko Feministen Sareak.
Talde feministek zein udalek egin dituzte aipatu deialdiak. Besteak beste, Erasorik ez, erantzunik barik! eta Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez! lelopean batuko dira aipatu udalerrietako bizilagunak.