Domeka goizean hasi eta eguerdira arte mendexarren sinadurak batzen ariko dira Gure Esku Dagoren kideak. Kurlutxun, Lerdeneko etxeetan, Branduneko etxe parean eta Herriko plazan burutuko dute sinadura bilketa.
Bestalde, otsailaren 5ean Herriko plazan egongo dira sinadurak batzen, 11:30etatik 14:00etara.
GEDren kideek azaldu dutenez, gutxieneko kopurua lortu dute dagoeneko, baina, ahalik eta herritar gehienen atxikimendua jaso gura dute, eta horregatik, orain arte sinatu ez duten herritarrei haien deialdiagaz bat egitera animatu diete: “116 sinadura lortu ditugu, baina, gure erronka gutxienez 200 inguru lortzea da”.
Gogora ekarri dute udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek sinatu dezaketela erabakitzeko eskubidearen alde, eta Nortasun Agiria erakustea beharrezkoa dela.
Sinadura bilketaren inguruko zein bestelako informazioa jaso nahi dutenek telefono zenbaki honetara deitu dezakete: 615 70 55 49.
gedmendexa@gmail.com helbidera mezua idazteko aukera dute.
Halaber, twitterrenÂ
@GEDMendexa helbidean jasotzen dute informazioa.
Sinadura bilketen ordutegiak:
- 10:00-10:30: Kurlutxun.
- 11:00-11:30: Lerdeneko etxeetan.
- 12:00-12:30: Branduneko etxe parean.
- 13:00-13:30: Herriko plazan.