Saharara bidaltzeko arropa eta janari bilketa egiten dabiltza Ispasterren
Hilaren 31ra arte egingo dute bilketa. Astelehenetan eta eguenetan Iñigo Egiluz aretoan jasotzen dituzte elikagaiak, arropak eta mantak; herritarrek 17:30tik 19:30era dute ekarpena egiteko aukera. Domeketan, berriz, elizan biltzen dituzte.
Atuna eta sardinak oliotan, azukrea, arroza eta lekaleak behar dituzte batez ere. Bestalde, konpresak ere jasotzen dituztela jakitera eman dute.