Balleteko ikasleek 'Intxaur hausgailua' errepikatuko dute
LEKEITIO //Urtarrilaren 4an Ikusgarri Zine Aretoan eskaini zuten Intxaur hausgailua lana dantzatuko dute berriz, Lekeitioko balleteko ikasleek, domekan. Hainbat pertsona aretotik kanpo ekitaldia ikusi barik geratu zirela eta, bigarren emanaldi bat esk...
LEKEITIO //Urtarrilaren 4an Ikusgarri Zine Aretoan eskaini zuten Intxaur hausgailua lana dantzatuko dute berriz, Lekeitioko balleteko ikasleek, domekan. Hainbat pertsona aretotik kanpo ekitaldia ikusi barik geratu zirela eta, bigarren emanaldi bat eskaintzea erabaki dute. Ikusgarri Zine Aretoan izango da hitzordua oraingoan ere, 12:30etan. Sarrerak kiroldegian jarri dituzte salgai; 2,50 euroan eskuratu ahalko dira.