Pala partidekin hasi eta Oihan Vegak euskararen inguruan egindako bakarrizketagaz jarraitu zuten atzo [urtarrilak 20] jaiek. Sanbizenteak hasi baino ez ziren egin. Gaurko [urtarrilak 21] lehenengo jarduerak umeak izan ditu protagonista; goizetik eguerdira arte, puzgarri eta jolasetan jarduteko aukera eduki dute gaztetxoek. Ohi legez, frontoian giro polita egon da.
Arratsaldean ere gaztetxoak erakarri dituen ikuskizuna hartu du udal aretoak. Puski eta Txurruski pailazoen Klowmunikatufest antzezlana. DJ onak izateko hainbat komeria asmatu dituzte, eta umeek eta gurasoek ederto pasatu dute pailazoen ateraldiekin.
Puski eta Txurruskiren ikuskizunaz gozatzen
Arratsaldeak I. Briska Txapelketa ere ekarri behar zuen. Baina bikote bakar batek eman du izena, eta, horrenbestez, bertan behera geratu da karta jokoa. Esteibar eta Obietaren erromerian agurtuko dute gaurko eguna.
Domeka, urtarrilak 21 (San Bizente Eguneko egitaraua)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.