Aldundiak ekimen berriak abiaraziko ditu sagardogileekin
Berrikuntzak Bizkaiko ekoizleei laguntzeko izango direla esan du aldundiak. Besteak beste, sagar mota desberdinen sailak landatuko dituzte Frutagintza EstazioanJoan den astean eman zioten hasiera Bizkaiko txotx denboraldiari. Eta horretan parte hartu z...
Berrikuntzak Bizkaiko ekoizleei laguntzeko izango direla esan du aldundiak. Besteak beste, sagar mota desberdinen sailak landatuko dituzte Frutagintza Estazioan
Joan den astean eman zioten hasiera Bizkaiko txotx denboraldiari. Eta horretan parte hartu zuten, besteak beste, Lea-Artibaiko sagardo ekoizleek eta baita ere Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek. Denboraldiari hasiera emateko Bizkaiko Sagardogileen Elkarteak antolatutako ekitaldia, baina, aldundiak Bizkai- ko sagardo ekoizleekin elkarlanean abiaraziko dituen lankidetza ekimenen berri emateko ere baliatu zuten.Alde batetik, bertoko sagar mota desberdinen sailak landantzen hasiko direla iragarri zuen Elena Unzueta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatuak; sail horiek Zallan dagoen fruta sektorerako eta sagardo eta txakolinaren ekoizleen sektorerako esperimentazioko eta ezagutzaren transferentziako Frutagintza Estazioan ezarriko dira; esan dutenez, erabili beharreko sagar barietate egokienak hobeto definitzeko. «Horrez gain, Zallako zentroan baita ere, hobekuntza agronomiko eta teknologikorako prestakuntza sistemak ezarriko dira».
Zukuen azterlana
Bi berrikuntza horiek Bizkaiko sagardo ekoizleen sektoreari laguntzeko estrategien baitan kokatu nahi izan ditu aldundiak. «Eta sagardo sagarraren zukuei buruzko azterlan bati ere helduko zaio. Hori, hain justu, baliagarria izan daiteke sagardo sagarra dibertsifikatzeko eta horri balio erantsia emateko». Unzuetak azaldu zuenez, lan hori sektoreagaz modu koordinatuan egingo da. «Jarduerak sektorean lan egiten duten elkarteekin adostuko ditugu».
Bestalde, Bizkaiko sagardoaren kalitatea berresteko, jatorri izena ere aipatu zuen Unzuetak. «Jatorri izena urrats handia da sagardo ekoizleen sektorearentzat. Baina sagarraren ekoizpenaren arloan ere pisu espezifikoa eduki behar du». Gainera, jatorri izenak sagar ekoizleei laguntzeko ere balio behar duela aldarrikatu zuen foru diputatuak.
Aurtengo enbaxadorea
Txotx denboraldiari hasiera emateko ekitaldi horretan parte hartu zuten baita ere Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak, Aitor Intxaurraga Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko presidenteak eta Andoni Aizpuru kazetariak. Izan ere, azken hori da aurten Bizkaiko sagardoaren enbaxadorea.