Otsailaren 10etik 13ra jokatuko dute
XXII. Kintxopeko zaldi-mando proben sariketa, eta bertan parte hartzeko asmoa dutenek
zapatuan izena eman behar dute udaletxean,
13:00etan.
Hala ere, bertaratzerik ez dutenek aurretik
telefonoz izena eman dezakete:
946 84 29 99.
Izena ematerakoan derrigorrezkoa da
animalien identifikazio zenbakia aurkeztea.
Proben saio guztietan Ispasterko harria erabiliko dute. Halaber, abereen oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da, eta pisaketak saioak hasi baino ordu bete lehenago egingo dituzte. Betiko legez, probak Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu.
Sariei dagokienez, manta eta txapelagaz batera 750 euroko diru saria jasoko du txapeldunak. Hala, saririk jaso gabe gelditzen den partehartzaile batek irabazlearen markaren %60 egitenez gero, 300 euro jasoko ditu.
Sariak:
- 750 euro, manta eta txapela.
- 650 euro.
- 575 euro.
- 525 euro.
- 475 euro.
- 425 euro.
- 375 euro.
- 350 euro.
- 325 euro.
- 300 euro.