San Blas elkartearen bazkarirako hileon izena eman behar da
AULESTI// Hirugarren adinekoen eta pentsiodunen San Blas elkartearen urteroko batzarra eta bazkaria otsailaren 3an egingo dituzte. Bazkarira joateko asmoa daukatenentzat hilaren 30a astelehena da izena emateko azken eguna. Bi telefono zenbaki dituzte h...
AULESTI// Hirugarren adinekoen eta pentsiodunen San Blas elkartearen urteroko batzarra eta bazkaria otsailaren 3an egingo dituzte. Bazkarira joateko asmoa daukatenentzat hilaren 30a astelehena da izena emateko azken eguna. Bi telefono zenbaki dituzte horretarako: 94-627 92 02 Gloria eta 94-627 92 06 Mari Isabel. Batzartu eta meza entzunda, Ilunzar tabernan bazkalduko dute 14:30ean.