Aulestiko Narea auzoan sanbizenteak ospatuko dituzte zapatuan
Zapatuan San Bizente jaiak ospatuko dituzte Aulestiko Narea auzoan. 12:00etan ermitan meza entzun ostean, umeen jolasak egingo dituzte.13:00etan, berriz, herriko eta inguruetako mutil talde baten eta Perla zaldiaren arteko dema ikusteko batuko dira her...
13:00etan, berriz, herriko eta inguruetako mutil talde baten eta Perla zaldiaren arteko dema ikusteko batuko dira herritarrak. Artia harriagaz 20 minutuko saio bana egingo dute. Amaitzean, deman erabilitako Artia harriaren pisua zenbatekoa den asmatzeko kiniela egingo dute.
Eguerdian, auzoko trikitilariak eta txalapartariak ibiliko dira giroa alaitzen.
Arratsaldean, mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte. Museko bikote irabazleak 200 euro eskuratuko ditu; bigarrenak 120 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 30 euro. Briska txapelketa hirukoteka jokatuko dute. Txapeldunek 180 euro jasoko dituzte, bigarrenek 120 euro, eta hirugarrenek, 90 euro.
Gauean Esteibar eta Obietaren erromeriagaz gozatuko dute.
Nareako jai batzordeko kideek bertaratzeko gonbidapena luzatu diete herritarrei: «Espero dugu egun ederra egitea, eta bertaratzen direnek ondo pasatzea».