Komedia zientifiko musikala antzeztuko dute bihar eta etzi
GERNIKA-LUMO // Desoxirribonukleikoa genetika-laborategi batean gertatzen den komedia zientifiko musikala ikusteko aukera egongo da Lizeo Antzokian bihar eta etzi. Urtarrilaren 14an estreinatu zuten komedia hori Basaurin, baina gazteleraz egin zuten or...
GERNIKA-LUMO // Desoxirribonukleikoa genetika-laborategi batean gertatzen den komedia zientifiko musikala ikusteko aukera egongo da Lizeo Antzokian bihar eta etzi. Urtarrilaren 14an estreinatu zuten komedia hori Basaurin, baina gazteleraz egin zuten orduan. Bihar Gernika-Lumon egingo dutena, baina, euskaraz egiten duten lehen aldia izango da, eta 12:00etan hasiko da. Etzi gazteleraz egingo dute, 20:00etan.