Maiatzaren 19tik 21era bitartean ospatuko da 23. Arrain Azoka
Kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa abiarazi dute, hirugarrenez. Parte hartzaileek martxoaren 12a izango dute lanak aurkezteko azken egunaBermeoko Arrain Azokaren 23. aldia izango da aurtengoa, eta maiatzaren 19tik 21era bitartean izango da.Irune Or...
Kartel iragarlea aukeratzeko lehiaketa abiarazi dute, hirugarrenez. Parte hartzaileek martxoaren 12a izango dute lanak aurkezteko azken eguna
Bermeoko Arrain Azokaren 23. aldia izango da aurtengoa, eta maiatzaren 19tik 21era bitartean izango da.Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendu duenez, «Arrain Azoka herriko produktuen eta kulturaren erakusleiho aparta da. Horregatik, udalak bere aldeko apustua berresten du».
Era berean, aurten ere, hirugarren urtez jarraian, Arrain Azoka iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratuko dutela azaldu dute Arrain Azoka Elkartekoek. Lehiaketan parte hartu gura duten horiek martxoaren 12a izango dute lanak aurkezteko azken eguna; turismo bulegoan aurkeztu beharko dira
Kartelaren gaiak Arrain Azokagaz zerikusia izan beharko du, eta derrigorrez, honako testua eduki beharko du: XXIII. Arrain Azoka. Maiatzaren 19, 20 eta 21ean. Bermeo.
Hori bai, egileak askatasuna izango du bere lanean lelo bat txertatzeko.
600 euroko saria
Epaimahaia Arrain Azoka Elkarteko kideek osatuko dute, eta martxoaren 13an batuko dira lan irabazlea aukeratzeko. Irabazlearen izena, hala ere, martxoaren 14an argitaratuko dutela azaldu dute Bermeoko udalaren webgunean, bai eta udalaren sare sozialetan ere. Irabazleak maiatzaren 19an jasoko du 600 euroko saria, Hegaluze saria banatzeko Nestor Basterretxea aretoan egiten den ekitaldian.
Kartel lehiaketagaz, Arrain Azoka «parte hartzaileago» bat lortu gura dutela esan du Ormaetxeak, «herritarrek Arrain Azokan parte hartzeko aukerak edukitzea, azokaren parte sentituz».
Iaz, Alaia Rodriguez Elorriaga gernikarrak aurkeztutako diseinuak jarri zion irudia Arrain Azokari.