'Clown' ikuskizuna egongo da ikusgai bihar, Uhagonen
Soltarlo al Aire izenburupean, clown ikuskizuna egongo da bihar, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. 60 minutuko saioan, Martina izeneko pertsonaiak zailtasunei eta gizarteak inposatutako aurreiritziei aurre egin eta bere kabuz munduari au...
Ikuskizunak umore, samurtasuna eta pasioa uztartzen ditu. Eta adin guztietako ikusleei zuzendutako lana dela jakitera eman dute. Emanaldia doan izango da Uhagoneko bazkideentzat; gainontzekoek 3 euro ordaindu beharko dituzte.
Maite Gebara aktore bilbotarra da aktorea. Gebarak eta Mariano di Franco argentinarrak Que Par Che Teatro antzerki-klown taldea osatzen dute. Antzerkian duten eskarmentua arlo pedagogikoan duten eskarmentuagaz uztartzen dute euren lanetan.
Euskal Herrian eta Espainian hainbat emanaldi eskaintzeaz gain, Ameriketako Estatu Batuetatik eta Hego Amerikatik barrena bira luzea egindakoak ere badira.