EH Bilduk gaur [urtarrilak 28] iluntzean jakinarazi dutenez,
astelehenean [urtarrilak 30] deklaratu behar du Lekeitioko EH Bilduren zinegotziak. Koalizio abertzaleak azaldu duenez, 2016ko irailaren 15ean Andoni Gabiola
Toñua preso politiko ohiari eta bere familiari egindako harreraren inguruko azalpenak emateko zitazioa egin diote.
Lekeitioko EH Bilduk nabarmendu duenez, bestalde, euskal gatazkaren konponbidean urratsak emateko konpromisoa hartuta dute. “Horretarako jendarte honen parte diren eragile guztien ekarpena ezinbestekoa da. Bitartean, Madrildik datorren jazarpen, blokeo eta kriminalizazio jarrera gogor salatu nahi dugu, eta auzi zentzugabe hau hainbat arinen bertan behera gera dadila”.
Toñuari egindako harrera, Covitek ere salatu zuen iazko irailean. Covitek, azpimarratu zuenez, Lekeitioko Udala salatzeko asmoa zuen, ongietorrian preso ohiari alkatearen aulkia uztearren. Preso ohia alkatearen aulkia jartzea “terrorismoa goraipatzea eta terrorismoaren biktimak apaltzea” dela, eta hori delita dela gaineratu zuen. Eta horregatik, hain justu, Lekeitioko Udala salatuko zutela iragarri zuten.
[HONEGAZ LOTUTA] Covitek Lekeitioko Udalari egindako salaketa