Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Euskal saregileek urteroko asanblada egin dute Lekeition

Nerea Bedialauneta Alkorta
Lekeitio,Ondarroa
2017/01/29
Euskadiko Saregileen Elkarteko kideek urteroko batzarra egin zutenĀ atzo [urtarrilak 28]. Lekeitioko Azkue aretoan egindako 11. asanbladan Hondarribia, Orio, Getaria, Lekeitio eta Ondarroako 48 emakume batu ziren. Batzarraren helburua, oro har, urteko gorabeheren balorazioa egitea zela nabarmendu zuen Maite Burgoa Euskadiko Saregileen Elkarteko presidenteak. “Nahiz eta herriko saregileek ordezkarien bidez urtean zer egin den jakin, horri errepaso bat egiten diogu. Aldi berean, batzeko eta harremanak estutzeko aitzakia ere bada asanblada. Bestelakoan, oso zaila da denok batzea. Inork kezkaren bat edo proposamenen bat baldin badauka, gainera, hori azaltzeko aukera egokia da asanblada “. Kolektiboarentzat hobekuntza soziolaboralak lortzeko egindako jarduerak eta lan duin bat izan dadin egindako ahalegina aztertu zituzten, eta Burgoak azaldutakoaren arabera, iazko urtea ez zen oso emankorra izan. “Ez da berritasun askorik egon”, adierazi zuen. Urteko gorabeheren artean, koefiziente murriztailea aplikatzeko auzia argitu beharra dagoela berretsi zuen presidenteak. Azaldu zuenez, denek batera egin beharko dute eskakizuna, legeak eskatzen duen modura. “Prozesua luze joango dela uste dut, kantauri osoan zehar lanean ari garenak batzea ere ez delako erraza izango. Denbora asko eramango digu, baina hori lortuz gero, ados geratuko ginateke”.
Leandro Azkue, Maite Burgoa, Ines Susperregi eta Koldo Goitia, atzoko aurkezpenean

Leandro Azkue, Maite Burgoa, Ines Susperregi eta Koldo Goitia, atzoko aurkezpenean

Hainbat urtean egindako ahaleginen ostean, gainera, euren lana profesionalizatzea lortu dutela jakitera eman zuen Burgoak. “Sare josten zekitenentzat, baina titulurik ez zutenentzako azterketak egin dira. Orain, sare josten hasten direnentzat dator arazoa. Ez dago horren inguruko eskolarik, eta titulurik eduki ezean, lanean hasteko arazoak dituzte. Titulua eskuan ez duten bitartean, ezin dute kotizatu ere egin. Itsasoko Gizarte Institutuak erregimen berezian kotizatzeko titulu hori eskatzen die, baina ziklo hori ikasteko aukerarik ez baldin badago, titulua edukitzea ere ezinezkoa da”. Itsas Garapen Elkarteari buruz berba egiteko tartea ere hartu zuten. Alfredo de Miguelek eman zuen horren berri, eta azaldu zuenez, iaz estrategiaren garapenean buru-belarri sartuta ibili ziren. “Taldean parte hartzen ari garen agente guztiak batu gara; sektorearen ia %100 taldean presente dago”.
Jaurlaritzako eta Lekeitioko udal ordezkariak saregileekin batera, Azkue aretoaren kanpoan

Jaurlaritzako eta Lekeitioko udal ordezkariak saregileekin batera, Azkue aretoaren kanpoan

Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura zuzendaria ere batzarrean egon zen, eta, bere aldetik, saregileei esku bat luzatzeko prest dagoela esan zien. “Gure babesa edukiko duzue”. Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, bestalde, asanblada Lekeition egitea pozgarria izan dela adierazi zuen, baina datuak kezgarriak direla jakitera eman zuen. Gogorarazi zuenez, saregileen kopurua hamar urtean nabarmen jaitsi da, eta arazoari irtenbide bat bilatzea exijitu zuen. “Duela hamar urteko lehen asanblada hartan, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Getaria eta Hondarribiko 77 emakume batu ziren. Gaur, 48 emakume batu zarete”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.