Ondarroako udal iturriek aurreratu dutenez, Kamiñaldeko mendi magaleko gaia lantzen ari den lantaldeak otsailaren 9an egingo du bilera teknikoa. Batzarra 10:00etan egingo da, Ondarroako udaletxean.
Nabarmendu dutenez, batzar horretan lanak ordaintzeko
dirua nola bideratu aztertzea garrantzitsua izango da. Lanak, ahal bada, urtea amaitu aurretik amaitu behar direla azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak, eta lanak bere osotasunean ordaindu ahal izateko 8 milioi euro falta direla gogorarazi du. “Larrialdi faseko lanak bideratuta daude, baina urgentziazko lanetarako dirua da arazoa, eta hori lortu behar dugu. Orain arte lortu dugun dirua, esaterako, ez da larrialdi faseko lanak ordaintzeko nahikoa. Larrialdiko lanen kostuta, gutxi gorabehera, 11 milioikoa dela kalkulatu dugu”.
Udalak, Aldundiak eta Espainiako Gobernuak egin duten ekarpen ekonomikoari esker, 7,1 milioi euro lortu dira, baina Jaurlaritzak aurrekontuak onartu, eta diru laguntza hori bideratzeko zain jarraitzen dutela agertu du alkateak. “Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro agindu dizkigu”.
Kamin?aldeko lur jausia
Bedialaunetak nabarmendu duenez, orain arte jasotako
laguntza ekonomikoa eskertzen dute, baina gehiago behar da. “Orain artekoa ez da lanak ordaintzeko nahikoa. Momentuz, lanen erdia ordaintzeko beste lortu dugu. Udalak lanak ordaintzeko egin duen ahalegina handia da, 3,5 milioi eurokoa, baina ezin dugu gehiago horretara bideratu. Herrian egiteke dauden beste lan batzuetarako ere dirua behar dugu eta”.
Aho batez. Barikuan [urtarrilak 27], era berean, Udalbatzak Kamiñaldeko lanak ordaintzeko mailegu kontratuaren esleipena eta aldunditik eta Jaurlaritzako jasotako diru laguntzen esleipena eztabaidatzeko ez ohiko osoko bilkura egin zuten Ondarroako udaletxean. Gai biak aho batez onartu zituen Udalbatzak.
Udalak eskatu duen 2 milioi euroko mailegua eskatu du
15 urterako, eta Udal Ogasun Batzordearen onespensa jasota bazuen ere, Udalbatzaren oniritzia behar zuen. “15 urterako maileguaren interes tasa
euriborra gehi 0,98 diferentziala sinatu dugu, eta interes tasak hiru hilabetero berrikusiko dira. Gure kalkuluen arabera, urtean 145.000 euro ordainduko dira”.
Lur sail jabeekin batzarrak. Udala, bestalde, Kamiñaldeko mendi gainean eta hilerri inguruan dauden lur sailen jabeekin batzen hasi da, sail horiekin dituzten asmoen berri argitzeko. Udal iturriek azaldu dutenez, inguru horretan dauden lurrak herriratzeko asmoa dute, eta herritarren eskura ipini. “Hilerri inguruan udalaren jabetzako baso bat dugu, eta zabaldu egin nahi dugu, inguruko sailak geureganatuz. Inguru horretan lur sailak dituzten jabeak lurrak udalari emateko interesatuta baleude, gu prest geundeke horiek erosteko”.