Ahots berrien bila dabil Ondarroako Kantaize Orfeoia
Abestuz gozatzeko aukera eman, eta euren taldera hurbiltzeko gonbitea egin diete herritarrei Kantaize Orfeoiko kideek. Taldekideek kantuzaletasuna konpartitzen dute, eta euren jardueragaz jarraitu ahal izateko kantuzale gehiagoren beharra dutela nabarmendu dute.
Kantaizekoen iritziz, partitura bat irakurtzen jakin beharrik barik ere, edonor izan daiteke kantari. “Denak ongietorriak izango dira. Baina, ahotsen arteko proportzioa mantendu ahal izateko, batez ere, soprano eta tenore falta dugu. Datozela esperientzia gutxienez probatzera, eta gerokoan eurek erabaki dezatela etortzen jarraitu nahi baldin badute edo ez. Gogoa, musikarekiko zaletasuna eta taldearekiko konpromisoa besterik ez ditugu eskatzen”, nabarmendu dute.
Taldea martitzen eta eguenetan batzen da musika eskolan, 20:00etatik 21:30era. Eta orfeoian izena eman nahi dutenek entsegu batera bertatzearekin nahikoa izango dute, “esku zabalik jasoko ditugu denak”. Bestalakoan, musika eskolan bertan informazioa eskatu edo kantaize@gmail.com helbide elektronikora ere idatzi dezakete kantuzale interesatuek.