Jai ugariz beteta datoz, beste urte batez, otsailaren lehen egunak. Kandelario lehenengo, San Blas segidan eta Santa Ageda azkenik. Hala ospatuko dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrek egunotako festak.
EGITARAUA, herriz herri:
- San Blas:
- Aulesti (otsailak 3):12:00etan, hirugarren adineko eta pentsiodunen San Blas elkartearen urteroko batzarra, eta ostean, kopaua; 13:00etan, meza, Elizatxun; 14:30ean, bazkaria Ilunzar tabernan; ostean, briska txapelketa.
- Santa Ageda Bezpera:
- Berriatua (otsailak 4): 10:00etan, eskola aurretik irtenda, baserriz baserri koplatan; 13:30ean, bazkaria Goxalde elkartean (udaletxean edo tabernetan izen emateko azken eguna bihar da); 15:00etan, Urepel kafetegian batu, eta kantuan herrian zehar; 20:00etan, gaztetxoen txokolate jana; 21:00etan, montxorra eta jaia; 01:00etan, edonor koplatan.
Santa Eskea, iaz, Berriatuan.
- Etxebarria:
- Otsailak 3: 15:50ean, Manuela Zubizarreta herri eskolako umeek bertsoak abestuko dituzte eskola aurrean.
- Otsailak 4: 16:30ean, Kantoiko lokaletik irtenda, Santa Ageda presoen alde. Ohitura zaharra mantenduz, abestera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.
- Ispaster (otsailak 4): 10:30ean, plazan. Batutako dirua Gure Esku Dago-rako (%25), Chios irlan errefuxiatuei laguntza ematen dien Zaporeak proiekturako (%25) eta herriko bi iturri berreskuratzeko materialerako (%50) izango da.
- Lekeitio (otsailak 4): 18:00etan, Galarrenatik irtenda, preso eta iheslarien aldeko Santa Ageda;?20:00etan, Eskolapetik irtenda, kalerik kale ibiliko dira Zaletxuak taldekoak kantuan. Batzen dutena proiektu sozial bati emango diotela jakitera eman dute.
- Markina-Xemein (otsailak 4). 11:30ean, Kontzekupetik hasita, Santa Ageda abesten ibiliko da alde zaharreko kaleetan zehar Xemein Gazte Ahots Abesbatza; 16:00etan, Goiko Portalean batuko dira Izarbidean, Guraso Elkartea, XAT, Bertso Eskola eta Gure Esku Dago, elkarregaz Santa Ageda abestera ateratzeko. Nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Zuzeneko koplak berreskuratuko dituztela jakitera eman dute; 18:00etan, San Roke egoitzan hasita, Santa Ageda kalejira egingo du Xemein Abesbatzak herriko kale eta auzoetan zehar.
Santa Eskea, iaz, Amoroton.
- Mendexa (otsailak 4): 15:00etan, plazatik atera eta auzoz auzo santa eskean. Batutako dirua herrian beharrizana dutenentzat eta Gure Esku Dago-rentzat izango da.
- Mutriku (otsailak 4): 09:30ean irtengo dute Zubiaga plazatik. Santa eskean batzen den dirua Gure Esku Dago herri ekimenak antolatu duen herri galdeketaren gastuak ordaintzeko erabiliko da. Lau talde ariko dira Mutrikuko kale eta baserriak koplatzen. Mijoa auzoko taldeko koplariak Iñaki Apalategi eta Xabi Astigarraga izango dira. Goizean, Galdua bailaran ariko dira, eta, arratsaldean, Mijoan. Bertso eskolatik, berriz, hiru talde aterako dira:
- 1.Taldea: Koplariak Imanol Lekunberri eta Iñigo Arrizabalaga . Goiz eta arratsalde, kalean ariko dira koplari.
- 2.Taldea: Koplariak Jexux Mari Irazu eta Laxaro Astigarraga. Talde horrek Olatz eta Ibiri bailarak koplatuko ditu.
- 3.Taldea: Koplariak Beñat Iguaran eta Orlando Arreitunandia. Talde hori goizez kalean eta arratsaldez Astigarrabia, Olabarrieta eta Laranga bailaretan ariko da.
- Ondarroa (otsailak 4): Garraxika elkarteak antolatuta, 11:00etan irtengo dute Txokotik (entseguak otsailaren 2an eta 3an egingo dituzte, 19:00etan, txokoan); 12:30ean, Alde Zaharretik, Kantaize abesbatzekoek kalez kale irtengo dute, santa koplak abestera.
- Ziortza-Bolibar (otsailak 4): 15:00etan, plazan batuta, herriko hemeretzi lekutan abestuko dute herritarrek. Batutako dirua Gure Esku Dago ekimenera bideratuko dute.
Ondarroako Garraxika elkarteko kideak, iazko Santa Eskean