Bonbilloneko dirua, elikagaientzat
Aurten Beti Saltsan kuadrilak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak antolatu duten Bonbilloneko kabalgatan batu zuten dirua Lekeitioko Elikagaien Bankuari ematea erabaki dute. Horrela, herenegun, Marga Korta Aitti...

Aurten Beti Saltsan kuadrilak, Zaletxuak taldeak, Aittitta Makurra Txarangak eta Kitto Dendarien Elkarteak antolatu duten Bonbilloneko kabalgatan batu zuten dirua Lekeitioko Elikagaien Bankuari ematea erabaki dute. Horrela, herenegun, Marga Korta Aittitta Makurrako kideak batutako zenbatekoa eman zion, 350 euro alegia, Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuaren ordezkariari.