Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Demasa aurkeztu dute, Mutrikuko euskaltzaleen prozesu parte hartzailea

Mutrikun berezko hizkuntzak euskara izaten jarraitzea nahi dute. Euskararekin aktibatuta daudenak eta ez daudenak batu nahi dituzte. Hiru saio egingo dira, ZabielenUdal Euskara zerbitzuak eta Bai Txo! Euskara elkarteak elkarlanean, prozesu parte hartza...

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2017/02/01

Mutrikun berezko hizkuntzak euskara izaten jarraitzea nahi dute. Euskararekin aktibatuta daudenak eta ez daudenak batu nahi dituzte. Hiru saio egingo dira, Zabielen

Udal Euskara zerbitzuak eta Bai Txo! Euskara elkarteak elkarlanean, prozesu parte hartzailea burutu nahi dute Mutrikun, etorkizunean euskararen erabilera sendotzeko eta errazteko neurriak bilatu eta adosteko. Eta horretarako, Demasa Denok Mutrikun Saretzen parte hartze prozesua aurkeztu dute.

Prozesu parte hartzailearen helburu nagusia herritar guztien artean Mutrikun berezko hizkuntzak euskara izaten jarrai dezan bideak eta baldintzak irudikatzea izango da. «Euskararik onena egiten den euskara denez, herriko eragileek ere horretan duten garrantzia azpimarratu nahi dugu».

Oro har, herritarren artean hausnarketa gauzatzea eta hausnarketa horretan helburu batzuei begira jartzea dela azpimarratu dute.

Topagunearekin batera

Eta herritarren ekarpenak berezibikoak izango direla azaldu dute. Hain zuzen ere, Demasa parte hartze prozesuan euskararekin aktibatuta daudenak eta ez daudenak batu nahi dituzte antolatzaileek, helburu amankomun bat ipinita: herritarrak Mutriku euskaldun bati begira jartzea, alegia. «Oso garrantzitsua eta eraginkorra dela iruditzen zaigu. Merkataritzan, kirolean, bestelako kultur ekimenetan dabiltzanak…, horrek denak gustatuko litzaiguke parte hartzea prozesu honetan. Azken batean, gaur egun euskararen erabilera egiten baldin badute, etorkizunean ere euren jardunean euskaraz aritzeko ardura beraiek izango dutelako».

Parte hartze prozesua Euskaltzaleen topagunearekin batera koordinatuta burutuko dute, eta bertan hiru helburu lortu nahi dituzte: batetik, Mutrikuko euskalzaleak saretu eta trinkotzea, bestetik, Mutrikun euskararen erabileraren baitan egun dauden egitasmoak edo etorkizunean egon daitezkeenak irudikatzea eta erabakitzea, eta, azkenik, Mutrikuko euskaltzaleak nola antolatu erabakitzea.

Horretarako, hamabostean behin batuko dira Zabiel kultur etxean. Guztira, hiru saio egingo dira, otsailaren 18an, martxoaren 4an eta martxoaren 18an, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Saioak «oso dinamikoak» izango direla eta tartean hamaiketako bat ere egingo dela aurreratu dute.

Lehenengo saioan, besteak beste, oinarri soziolinguistikoak azalduko dira. «Euskaltzaleok ditugun kezkak partekatuko ditugu, eta Mutriku hemendik hamar urtera zelan irudikatzen dugun aztertuko dugu». Bigarren saioan, berriz, herrian martxan dauden egitasmoak aurkeztuko dira, eta zer behar duten identifikatu. Azkenik, ekintzak zehaztu, eta Mutrikuko euskaltzaleak zelan antolatu ahal diren zehaztuko da hirugarren saioan.

Otsailaren 10 aurretik

Hiru saioetan edo horietako batean parte hartu nahi duten herritarrek, bestalde, aurretik baieztatu beharko dute euren parte hartzea.

Horretarako, otsailaren 10 aurretik eman beharko da izena 943-60 32 44 (udal euskara zerbitzua) edota 635 748 393 telefono zenbakietara deituta edota baitxoelkartia@gmail.com edota euskara@mutriku.net posta elektronikoetara idatzita.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.